Landa (Arratzua-Ubarrundia)

Landa (Arratzu-Ubarrundia)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Arratzua-Ubarrundiako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Landa».

Landa Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Arratzua-Ubarrundia udalerriko iparraldean dagoen herria da, Leintz Gatzagatik (Gipuzkoa) datorren errepidearen ondoan kokatutakoa. Ubarrundiako ermandade zaharraren barruan legoke.

Landa
 Euskal Herria
Herriko eliza
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArratzua-Ubarrundia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°57′37″N 2°35′25″W / 42.9602068°N 2.5902715°W / 42.9602068; -2.5902715
Demografia

Herriko jaiak abuztuaren 24an ospatzen dituzte, San Bartolomeren omenez.

Urtegia aldatu

 
Landa 1932an, gaur egungo urtegiko uren azpian.
 
Landako tren geltoki zaharra Anglo-Vasco-Navarro trenbideko bide berdean.

Antzinako herria gaur egun Uribarri Ganboako urtegia dagoen eremuan zegoen, eta urtegiak ia osorik estali zuen. Herria gaur egun Zuhatza uhartearen magalean zegoen[1]. Urak estali ez zuen eremuetan, bi auzo sortu dira: bata Iñurrieta eta Bentabarri baserrien inguruan, gaur egungo hondartzatik gertu. Araban hondartza gisa prestatutako eremu bakarra da, eta horregatik "Gasteizko hondartza" ezizena du. Gasteiztik 17 kilometrotara dago eta antzinako Anglo-Vasco-Navarro trenbidearen ibilbidetik joan daiteke egun bide berdea dena.

Bestetik, Santiagolarra auzunea dago, urtegia eraiki zuten langileentzat eraiki zena[1].

Historia aldatu

Garaio aldean Landa dorrea egon zen. XIII. mendean eraiki zen. XVI. mendean Landatarren eskutatik Aranako Manrikes familiarengana pasa zen. XVII. menderako hutsik zegoen eta hondarrak baino ez ziren gelditzen.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • San Bartolome eliza

Landatar ezagunak aldatu

Iruditegia aldatu

Bibliografia aldatu

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  1. a b (Gaztelaniaz) Triviño, Borja. (2021-10-02). «Landa: un pueblo anegado bajo el agua» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-04-05).