Laminiturri (iturburua)
Ojacastroko iturburua
(«Laminiturri» orritik birbideratua)
Laminiturri Ojacastro (Errioxa) herriko Barrotarna auzoan dagoen iturburu bat da[1], Horcajo ibaiaren haranean.
Laminiturri (iturburua) | |
---|---|
Mota | iturburu |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°20′21″N 3°02′09″W / 42.339228°N 3.0358177°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Errioxa |
Municipality of La Rioja | Ojacastro |
Izena aldatu
"Laminen iturria" esan nahi du. Ojacastroarrek kontatzen dutenez hegazti oinak zituen emakumezko bat bizi zen iturri hartan. Euskal mitologiako Laminaren deskribapena da hain zuzen ere[2]. Jakina da Ojacastron autofedeak izan zirela sorginen aurka[3].
Laminiturri Elkartea aldatu
Errioxan egonik eta euskarazko toponimia argia izanik Laminiturri Kultur Elkarteak berarentzat hartu zuen izena. Logroñon 1996an Errioxako Unibertsitateko euskaltzale talde batek sortu zuen elkarte hau Errioxako euskararen usadioa eta sustraiak aztertu eta ezagutzera emateko helburuaz[4].
Erreferentziak aldatu
- ↑ Urrutia, Javi. «Puzarna (1187 m)» https://www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ojacastro, una localidad entre la leyenda y el futuro» La Rioja 2013-10-10 (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ojacastroko Laminiturri izeneko iturriari buruzko informazioa
- ↑ «La Rioja - Errioxa» www.errioxa.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).