Lamashtu (Lamaštu) edo Labartu (izen akadiatarrak), sumeriar mitologian Dimme. Oso deabru gaiztoa zen eta, ondorioz, beldurgarria. An jainkoaren alaba zen.

Lamashtu
Mesopotamiako mitologia
Ezaugarriak
Jatorrizko izena𒀭𒈕𒈨
Sexuaemakumezkoa
Ogibideaeritasuna eta death deity (en) Itzuli
Lamashtu izena idazkera kuneiformean.
Lamashtu brontzezko plaka batean, neoasirio garaikoa(K.a. 934-609). Goi parteko burua Pazuzu deabrua da, haren senarra eta etsaia. (Louvreko Museoa).

Irudia aldatu

Haren errepresentazioetan gorputz iletsu eta lehoiaren burua, batzutan txoriarena, erakusten zuen [1], asto belarriak eta hortzak, behatz luze-luzeak eta azazkalak ere luzeak, hegaztien hankak erpea zorrotzez. Sarritan, asto baten gainean azaltzen zitzaion, zakur bati eskuineko titiaz eta zerri bati ezkerreko titiaz bularra emanez; halaber, eskuetan sugeak eusten zituen.

Ezaugarriak aldatu

Titietako haurrak jaten zituen. Amak lotan zeuden bitartean haurrak bahitzen zituen haien haragia jateko eta odola edateko. Abortuak eragiteko boterea zuen, halaber: horretarako amaren sabela zazpi aldiz ukitu behar zuen. Haurrak ezezik, amak eta aitak ere haren biktimak izaten ziren. Haren erasoetatik umeak babesteko Pazuzuren irudia zuten zinginarriak edo kutunak erabiltzen ziren, Pazuzu, bere senarra, Lamashturi aurre egiteko izaki bakarra baitzen.

Erreferentziak aldatu

Ikus, baita ere aldatu

Kanpo estekak aldatu