Lakh (laburtuta, L; eta baita lac) ehun mila zenbakia (100.000) adierazteko indiarren zenbaki-sistemako unitatea da[1]. Adibidez, Indian 150.000 errupia 1,5 lakh errupia bihurtzen dira. Ez bakarrik dirua (errupiak edo), beste edozein gauza kontatzeko balio du.

Lakh hitz modernoa Sanskritotik dator (लक्ष, lakṣa): "marka, helburua, jokoko postura", baina "100.000" zenbakia bezala ere erabiltzen zen Gupta aroko sanskritoan eta handik erabilpena.[2]

ErabilpenaAldatu

Non eta Europa zenbaki handiak biribiltzeko milioia erabiltzen dugun, Indian, baita ingelesez ere, lakh terminoa erabiltzen dute. "2.2 milioi pertsona" esango genukeen tokian "22 lakh pertsona" zenbatzen dituzte Indian. Kopuru handiagoetarako hitza ere badute Indian, 100 lakh crore bat dira, 10 milioi.

Asko erabiltzen den terminoa, bai testuinguru ofizialetan, bai beste batzuetan, Afganistan, Bangladesh, Bhutan, India, Myanmar, Nepal, Pakistan eta Sri Lankan. Ingelesez ere bai India, Bangladesh, Pakistan eta Sri Lankan.

ErreferentziakAldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Lakh» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-25 data duen 1079195870 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-25 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. «Units: L» web.archive.org 2016-07-02 (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  2. Turner, Sir Ralph Lilley. (1985). «lakṣá10881» "lakṣhá 10881" in: A Comparative Dictionary of the Indo-Aryan Languages. London: Oxford University Press, 1962-1966. Includes three supplements, published 1969-1985 (Digital South Asia Library, a project of the Center for Research Libraries and the University of Chicago): 629..

Kanpo estekakAldatu