Ireki menu nagusia

Lajos Kossuth de Udvard et Kossuthfalva (Monok, Austria-Hungaria, 1802ko irailaren 19a - Turin, Italiako Erresuma, 1894ko martxoaren 20a) hungariar politikaria izan zen.

Lajos Kossuth
Vastagh Portrait of Lajos Kossuth.jpg
list of heads of state of Hungary Itzuli

1849ko apirilaren 14a - 1849ko abuztuaren 11
← baliorik ez - Artúr Görgey Itzuli
Minister of Finance in Hungary Itzuli

1848ko apirilaren 7a - 1848ko irailaren 12a
← baliorik ez - Lajos Batthyány Itzuli
Hungariako lehen ministro


Lajos Batthyány Itzuli - Bertalan Szemere Itzuli
Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
Jaiotza Monok Itzuli1802ko irailaren 19a
Herrialdea  Hungaria
Heriotza Turin1894ko martxoaren 20a (91 urte)
Hobiratze lekua Fiumei Street Cemetery Itzuli
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Eötvös Loránd University Itzuli
Hizkuntzak Hungariera
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, kazetaria, politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Budapest
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa
Alderdi politikoa Opposition Party Itzuli
Kossuth Lajos aláírása.jpg

BiografiaAldatu

Zuzenbideko ikasketak egin ondoren, diputatu hautatu zuten. Parlamentuan, 1832tik 1836ra bitarteko urteetan izandako eztabaidak plazaratu zituen eta, ondorioz, atxilo hartu eta espetxeratu egin zuten. Aske geratu zen 1840. urtean, eta Pesti Hirlap egunkaria sortu zuen, eta haren zuzendari izan zen 1841-1844 bitartean. Handik gutxira, Austriarekiko merkataritzari boikota egitea eskatzen zuen defentsarako elkartea sortu zuen, eta diputatu egin zuten berriro 1847an.

1848ko Iraultza-garaian, konstituzio bat idatzi zuen, eta Finantza ministroa izan zen, Lajos Batthyányren gobernuan. Vienarekiko harremanak hautsi zirenean, defentsarako batzordeko lehendakaria zen, eta, gudarostea aldeko zuela, Hungaria guztia menderatu zuen. Budapest austriarrek konkistatu zutenean, Debrecen hirira erbesteratu zen, baina Budapestera itzuli zen, Bemeko garaipenari esker, eta Hungariako independentzia aldarrikatu zuen, 1849. urteko apirilaren 14. Errusiarren parte-hartzeak Turkiara erbesteratzera behartu zuen, eta handik Londresa jo zuen.

Italiako Gerran (1859), hungariar legioa osatu zuen, baina ez zuen parte hartzeko betarik izan, gerra berehala amaitu baitzen. Estatu Batuetan bizi izan zen, eta uko egin zion Hungariako gobernuak eskainiriko amnistiari. Turin hirira erretiratu zen betiko.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lajos Kossuth