Laino itsasoaren gainean alderrai
Laino itsasoaren gainean alderrai ( alemanez, Der Wanderer über dem Nebelmeer) margolana, Caspar David Friedrich alemaniar margolari erromantikoaren koadro ezaguna da.1818 urtean burutua, mihise gainean olioz egindakoa, bere neurriak hauek dira: 74,8 cm zabal eta 94,8 cm altuera. Gaur egun Kunsthalle arte museoan dago ikusgai, Hanburgon (Alemania).
Laino itsasoaren gainean alderrai | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Caspar David Friedrich |
Sorrera-urtea | 1817 |
Jatorrizko izenburua | Der Wanderer über dem Nebelmeer |
Mugimendua |
German Romanticism ![]() |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta mihisea |
Zabalera | 74,8 zentimetro |
Altuera | 94,8 zentimetro |
Genero artistikoa |
paisaia margolaritza eta figure painting ![]() |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Kunsthalle Hamburg |
Bilduma |
Kunsthalle Hamburg ![]() |
Inbentarioa | 5161 |
| |
Jabea |
Kunsthalle Hamburg ![]() |
| |
Argumentu nagusia |
Wanderlust ![]() |
Historia | |
Erakusketak |
Wanderlust. From Caspar David Friedrich to Auguste Renoir ![]() |
Margolan honetan ageri den pertsonaia, bidaiari bat, Friedrich bera omen da; mendi baten goiko aldean zutik dirau, azpiko itsaso lainoari so. Bidaiaria aurrera begira dago eta atzetik dakusagu. Burutik oinetara beltzez jantzita, oin bat aurrera dauka eta makil batean bermatua dago. Laino artean urrutiko mendien gailurrak ikus daitezke. Zeruak kuadroaren zati handi bat hartzen du eta Suitzako Saxonia eskualdeko paisaia da.
HausnarketaAldatu
Margolan honek Erromantizismoa eta paisaien margolanen arauak kontuan hartzen ditu. Hala bada, Friedrich egindako beste lanen antzekoa da; antza, leku bakartu eta paregabeetan egotea erakartzen zuen, hala nola, itsas ertzean, mendi gailurrean edo ur jauzi baten goiko aldean.
Gehienbat kolore hotzak darabil: beltza erdiko figuran, marroi iluna harkaitzetan eta grisa eta zuria behelaino eta zeruan. Kolore bero bakarrak lehen planoan ageri dira. Horrela bada, kolore bero hauek aurre aldean jarrita eta hotzak atzeko aldean perspektiba kromatikoa lortuko du. Horrez gain, aurreko planoa iluna denez eta atzekoa disdiratsua, Friedrichek aireko perspektiba lortuko du.
Urteak igaro ahala, adierazpen pertsonala, fisikoki eta espiritualki bakarrik egotera lotu zituen eta hau gero eta nabarmenagoa egin zen bere margolanetan.
Friedrich-en izadiarekiko grina oso agerikoa da bere lanetan. Esaterako 1818 urtean margotutako Rügeneko Labar Zuriak margolanean gizon bat zutik eta emakume bat eserita paiasiari begira ageri dira eta bitartean beste gizon bat, belauniko amildegi altu baten ertzean, ozeanoaren infinitora so dago . Biak ala biak ezkon ezteietan Rügenera egindako bidaian egin zituen. Garai hartan egindako margolanak hausnarketa eta begiespena adierazten dute. Honen beste adibide bat Izotzezko itsasoa margolanean aurki dezakegu, aurre aldean hondakin masa handiak ageri dira eta erdi alden eta atzeko aldean, hondakin pila antzekoak, ugariak, paisaia izoztua dirudiena zikinduz. Koadroaren estiloak erromantizismoko misterioa kutsua adierazten du.
SinbolismoaAldatu
Caspar David Friedrichen gainontzeko lanek ez dira paisaia hutsa, beti ere esangura sinboliko bat dute.
Kanpoko loturakAldatu
- www.freenet.de (Paisaia arima) (alemanez)
- www.kzg.de (Caspar David Friedrich, Wanderer über dem Nebelmeer) (alemanez)
- www.geometric-art.de (alemanez)
- www.kusem.de (Itsasoa laino eta gabe walker) (alemanez)
- Idrobo, Carlos (2012), berak Utzi, ... Figura Wanderer batean, nietzscheren Ere sprach Zaratustra, eta Caspar David Friedrich"s Der Wanderer über dem Nebelmeer, in: Nietzsche-Studien Banda 41, Heft 1, Seiten 78-103, ISSN (Online) 1613-0790, ISSN (Inprimatu) 0342-1422, DOI: 10.1515/niet.2012.41.1.78, 2012ko azaroaren. [1]