Laguntza eztabaida:Gida arina

Kaixo, Abel Camacho naiz eta momentu honetan Moodle doc-ak Euskaraz proiektuan ari naiz lanean. MediaWiki-rekin eraikita dago gune osoa eta orain euskarazko atala atontzen gaude. Horretarako, besteak beste, wiki-lengoairi buruzko oharrak behar nituen, eta esan nahi dizuet orri honetakoak hartu ditudala eta ikutu txiki batzuk gorabehera, hemen kopiatu ditudala. Eskerrik asko. --Abel 09:53, 7 Azaroa 2006 (UTC) horrek azaltzen du akatz ortografikoak eta erderakadak. Eta Kaixo Haizea naiz eta zure laguna izan nai nuke

Laguntza orri honen izenburua

aldatu

Nire ustez laguntza orri honen izenburua ez da egokiena. Ez du edukia behar bezain ondo azaltzen eta ematen du artikuluak aldatzeko jarraitu beharreko pausuak azalduko dituela. Laguntza:Artikuluak nola aldatzen diren orrian egiten dena, hain zuzen.

Ingelesez en:Wikipedia:Cheatsheet deitzen da eta gaztelaniaz es:Ayuda:Referencia rápida, adibidez. Bi hauen itzulpen egokiago bat, eta orri honen edukia hobeto deskribatzen duen izenburu bat "Gida arina" izan daiteke. Baina agian egokiagoa den beste izenbururen bat aurkitu dezakezue. --Inorbez 15:10, 21 Urtarrila 2010 (UTC)

"Gida arina" orrira bueltatu.