Laguntza:Tutoriala (lotutako guneak)

Tutoriala   Editatu   Formatua eman   Barne estekak   Irudiak   Erlazionatutako guneak   Kanpo estekak   Eztabaida orria   Kontuan izan   Izen-ematea   Amaitzeko  

Wikipediaren helburua artikulu entziklopedikoak biltzea da. Hala ere, hasierako Wikipedia hazi egin da, eta gero eta proiektu senide gehiago sortu dira, entziklopedikoak ez diren edukiak dituztenak.

Adibidez, definizio bat, esaldi labur bat, hiztegi batean bezalakoa eta artikulu entziklopedikoa ez dena, Wikipediaren beste proiektu senide batera eraman behar da: Wikiztegira.

Lizentzia askeko jatorrizko testuak, adibidez, jabari askeko liburu bat, Wikipediaren beste proiektu senide batera joan behar da, Wikiturrietara.

Ondorengo zerrendan euskaraz dauden Wikipediaren proiektu senidetuak zerrendatzen dira:


Wikimediaren beste proiektuak
Wikiztegia Wikiztegia
Hiztegia sinonimoekin
Wikiliburuak Wikiliburuak
Ikasliburu eta eskuliburuak
Wikibidaiak Wikibidaiak
Bidaiak eta txangoak
Wikiesanak Wikiesanak
Esanak
Wikiiturriak Wikiiturriak
Jatorrizko dokumentuak
Wikispecies Wikispezieak
Espezieen gidaliburua
Meta-Wiki Meta-Wiki
Proiektuen koordinazioa
Commons Commons
Irudi eta multimedia


Erlazionatutako beste webguneetara lotzea

Imajinatu ezohiko hitz bat duzula, horren inguruan artikulu bat idatzi duzula, eta uste duzu besteek ez dutela ulertuko. Orduan, Wikipedian barne lotura bat sortzen saia zaitezke; aldiz, ez dago asko esateko hitz horri buruz, eta ezin duzu artikulu oso bat idatzi... Irtenbidea: lotu Wikiztegira! Wikiztegian ez bada hitz horrentzako artikulurik existitzen, zuk zeuk has dezakezu, nahiz eta definizio labur bat izan. Wikiztegiko beste erabiltzaile batzuek luzatuko dute.

URL helbide osoa idatzi beharrean, Wikipediako barne lotura gisa jar dezakezu, baina aurrizki berezi batekin. Adibidez:


[[wiktionary:eu:etxe]]


Wikiztegiko "etxe" artikuluarekin lotuko da. Zure artikuluan honela agertuko da:


wiktionary:eu:etxe


"wiktionary:eu:" sintaxi zatia barra bertikal bat jarriz ezkuta dezakezu:


[[wiktionary:eu:etxe|etxe]]


Aurreko orrialdean ere ikasi dugu hori nola egiten den:


etxe


Wikimediako beste proiektuak era berean lotzen dira. Hori bai, bakoitzak bere kodea dauka loturaren hasieran jartzeko. Beste proiektuetan loturak nola egin ikasteko, ikus nola lotu beste wikietara.

Erdal Wikipedietako eta erdal Wikimedia proiektuetako orrietarako loturak

Euskarazko Wikipedia irakurtzen ari zara, baina badira beste hizkuntzetan idatzitako Wikipediak. Euskarazko Wikipediako «Windows» artikuluan frantsesezkoa artikulura lotura bat jarri behar baduzu, hau idatzi behar da:


[[:fr:Windows]]

(Gogoan izan hasieran bi puntuak idaztea)


Honela agertuko da:

fr:Windows


Era berean, Frantsesezko Wikipediatik euskarazko «Windows» artikulura lotzeko, idatzi:


[[:eu:Windows]]


Honela agertuko da:

eu:Windows


Behar izanez gero, erdal Wikipedietara ez ezik, erdal hizkuntza bateko beste Wikimedia proiektu batera ere egin ditzakezu loturak, honela:


[[:q:de:Tony Blair]]


Beraz, lehendabizi jarri dagokion proiektuaren aurrizkia eta, gero, hizkuntzaren kodea. Goiko kasuan, Alemanezko Wikiquoteko «Tony Blair» artikulura lotuko da, eta honela agertuko da:


q:de:Tony Blair


Praktikatu ikasi duzuna proba orrian

Jarraitu tutoriala: Kanpo loturak