Laguntza:Tutoriala (kontuan izan)
Tutoriala | Editatu | Formatua eman | Barne estekak | Irudiak | Erlazionatutako guneak | Kanpo estekak | Eztabaida orria | Kontuan izan | Izen-ematea | Amaitzeko |
Wikipedia komunitate handi bat da, eta baditu printzipio orokor batzuk. Beraz, badira zenbait xehetasun, Wikipedian editatzean, kontuan izan behar dituzunak.
Jokabidea
aldatuWikipedia lankidetza eta laguntasuna sustatzeko proiektua da. Batzuetan, eztabaidak eta borroka edo «gerrak» gerta daitezke, baina wikilariei beti adeitasunez jokatzea eskatzen zaie.
Beti pentsatu behar da beste wikilariek egindakoa fede onez egin dutela. Norbaitek egindakoak molestatu badizu, utz iezaiozu mezu bat haren eztabaida orrian, eta galdetu zergatik egin duen. Horrela arazoak eta gaizki-ulertuak saihestuko dituzu. Lagungarria izango zaizu ere Wikipediako protokoloak eta arauak esteka (lotura) baten bidez hari gogoraraztea, zure arrazoibidea argitze aldera.
Bestetik, komunitatearen konfiantza eta osasun orokorrerako, oso lagungarria da lagundu dizuten wikilariei esker ona erakustea, dela haien eztabaida orrian ohar bat idatziz, dela «Eskertu» esteka erabiliz, dela beste bide batez.
Edukiari buruzko funtsezko politikak
aldatuIkuspegi neutrala
aldatuIkuspegi neutralari eustea da Wikipediaren bost euskarrietako eta sortze printzipioetako bat. Politika horrek dio gai bati buruzko ikuspegi nabarmen guztiak onartzen ditugula. Ikuspuntu bakarra adierazi beharrean, ikuspegi nabarmen guztiak azaltzen saiatzen gara, ikuspegi horiek epaitu gabe. Gure helburua informazioa ematea da, datu fidagarriak, ez konbentzitzea. Gure politikak EZ du esan nahi gure artikuluak zeharo «objektiboak» izatea espero behar denik; izan ere, edozein liskarretan alde guztiek uste dute beren ikuspegia dela «egia».
Wikipediak ez du oreka lortzen elkarri kontrajarritako ikuspegi guztiei toki berdina eskainiz edo ikuspegi guztiak berdin balioduntzat tratatuz. Ikuspegi bakoitza iturri fidagarrietan duen agerpenaren proportzioan agertu behar da. Artikulu baten gaia bazter teoria bat denean —konparazio baterako, kreazionismoa edo eusko-iberismoa—, artikuluak pisu handiagoa eman behar dio adituen ikuspegi nagusiari, eta bazter teoria bazter teoriatzat deskribatu behar da argi eta garbi.
Egokia da artikuluetan iritziak agertzea, baina iritziak iritzitzat aurkeztu behar dira, ez errealitatetzat. Ona da iritzi horiek norenak diren adieraztea, adibidez: «Halakoren zaleek diotenez...» edo «Gai honetan aditua den Urliak uste du...».
Egiaztagarri izatea
aldatuWikipediak eduki egiaztagarria behar du, hau da, gai bati buruz iturri fidagarriek adierazi dutena besterik ezin duzu idatzi. Sartu nahi duzun informazioa sostengatzen duen iturri fidagarririk aurkitzen ez baduzu, ezin da eduki hori sartu, nahiz eta «egia» izan. Sartzen duzun informazioa eztabaidagai baldin bada edo eztabaidagarria izan baldin badaiteke, iturriak aipatu behar dituzu. Iturriak aipatzeko modurik egokiena da oin-ohar gisa erreferentziak sartzea. Erreferentziek irakurleari zuk idatzitakoa egiaztatzen eta argibide gehiago aurkitzen laguntzen dio.
«Donostia Gipuzkoako hiriburua da» erreferentzia beharrik ez duen adierazpenaren adibide dugu, ezagutza orokorrekoa delako eta edonork dakielako dozenaka iturri aipa genitzakeela.
Norberaren ikerketarik ez
aldatuWikipedia ez da norberaren ikerketaren tokia, hots, argitaratutako iturri fidagarririk ez duten gertaera, alegazio edo ideietarako. Norberaren ikerketatzat hartzen da iturrietan adierazi ez den jarrera bat aurreratzearren argitaratutako materiala aztertzea edo sintetizatzea ere. Iturriek sostengatu behar dute materiala, zuzenean eta testuinguruan. Adibidez, «informatikako aditu gehienek uste dute Linux dela sistema eragile hoberena» adierazpena iturri fidagarri batekin sostengatu behar da, eta iturri horrek esan behar du informatikako aditu gehienek hori uste dutela, ez da aski informatikako aditu batzuk uste hori agertzen aipatzen dituzten bost erreferentzia jartzea, gehienen izenean hitz egiten dutela adierazten ez badute.
Iturriko zifrekin ohiko kalkuluak egitea, beste hizkuntzetatik itzultzea eta audio nahiz bideo materialaren transkripzioa ez da ikerlan originaltzat hartzen eskuarki.
Beste edizio irizpide batzuk
aldatuLehendik dauden artikuluak editatzean
aldatuEgiaz baliagarria baldin bada eta egile eskubideen arazorik ez badu, ez ezabatu artikuluko edukirik. Artikuluaren edukiren batekin arazorik baldin bada, arazo hori kentzeko editatu beharko zenuke artikulua. Wikipediak eduki entziklopedikoa bada hura utzi edo zuzentzea/konpontzea hobesten du, ahal dela dena ez kentzea. Salbuespen gisa, kasu berezi batzuetan, edukia artikuluaren eztabaida orrira eraman dezakegu, eduki horrekin zer egin eztabaidatzeko.
Artikuluari buruzko iruzkin oro eztabaida orrian idatzi behar da. Artikuluak eduki entziklopedikoa jartzeko dira, ez eztabaidarako.
Eztabaida orrien helburua datxekien orriaren edukia hobetzea da. Horretan laguntzen ez duten iritziak eta bestelakoak ezabatu egingo dira; horrelako solasaldietarako, gune ugari dago Interneten. Eztabaida orrian aritzean, mesedez, idatz ezazu heziera onez eta artikulua hobetzeko asmoarekin, eta ez gaiaren inguruan berriketan aritzeko.
Gaiei buruz
aldatuEgile eskubideak
aldatuMesedez, ez kopiatu babestutako materiala baimenik gabe. Artikulurik onenak norberaren ezagutzan edo hainbat iturritatik lortutako informazio sintetizatuaren bitartez idatzi dira.
Euskalkiak
aldatuEuskal wikipedia euskaldun guztientzat da, eta horrenbestez euskara batua erabili behar da, guztientzat baliagarri eta ulergarri izan dadin. Hala ere, batuaren barruan, artikuluaren gaiak lotuta duen euskalkiko formak erabil daitezke. Adibidez, Gernikako gai bati buruz ari bagara, egokia da hangoak bertakoak diren mendebaleko euskarako formak erabiltzea, betiere euskara batuaren barruan.
Artikuluei izena aldatzea
aldatuOkerreko izenburua duen artikulu bat ikusten baduzu, mesedez ez kopiatu eta itsatsi bere edukia beste artikulu batean: hori eginda, artikulu zaharreko historiala galtzen da, eta beharrezkoa da egile eskubideen hainbat kontutarako.
Metodorik egokiena, artikulua lekualdatzea edo mugitzea da, artikuluaren goiko eskuineko aldean «Gehiago» klikatuta agertuko zaizun «Mugitu» aukera baliatuz. Horrela, mugitze orria irekiko zaizu. Irakur itzazu arretaz mugitze-orrian ageri diren oharrak. Zalantzarik baduzu, galdetu Txokoan. Argipen orririk behar badu, irakurri argipen orriei buruzko laguntza orria.