Laguntza:Tutoriala (kanpo estekak)
Tutoriala | Editatu | Formatua eman | Barne estekak | Irudiak | Erlazionatutako guneak | Kanpo estekak | Eztabaida orria | Kontuan izan | Izen-ematea | Amaitzeko |
Wikipediaz kanpoko webgune batera esteka bat egin nahi baduzu, aparteko atal batean joan beharko du «Kanpo estekak» izenarekin, eta artikuluaren amaieran kokatuko da.

Kanpo esteka erraz txerta dezakezu botoia sakatuz,
edizio kaxako barran agertzen dena: aukeratu «Kanpoko orrialde batera», eta idatzi «Orriaren izenburua» atalean aukeratutako web helbidea edo URLa (ez ahaztu "http://" aurrizkia jartzea).
Kanpo estekak adierazteko erarik onena da web helbide hura ordezkatzen duen hitz bat edo hitz multzo bat jartzea. Adierazpen hori web helbide (URL) luzearen ordez agertuko da. Adibidez, www.librezale.eus, Librezaleren orri nagusira joateko, helbideko letra guztiak erakutsi beharrean, bistarako erosoagoa zaigu «Librezale» agertzea.
Nola egingo dugu hori? "[" eta "]" kortxete ikurren artean lehendabizi URLa itsatsiz eta, hutsune batez bereizita, haren eskuinean, bistarazi nahi dugun adierazpen bat idatziz:
- [http://www.librezale.eus Librezale]
Kanpo estekak atalean estekak gehitzean, erabili izarñoak haien aurretik ondorengo eran:
- == Kanpo estekak ==
- *[http://www.google.com Google bilaketa motorea]
- *[http://www.flickr.com Flickr irudiak]
Ez ahaztu buletak gehitu ditzazkezula botoia sakatuz. Oharra: karaktere batzuk estekaren helbidean erabiltzean, barra bertikala adibidez (|), estekak ez du funtzionatuko; hala ere, karakterearen erabilera zehaztu dezakezu bere ASCII erakuspeneko baliokide hexahamartarra (hexadezimala) erabiliz, adibidez, barra bertikalaren ordez %7C idatziz.
Lotzeko bestelako erak
aldatuKanpo estekak gehitzeko beste bi era badaude; izan ere, estekak botoi baten bitartez ere egin ditzazkezu. Horretarako, erabili botoia, eta estekari automatikoki jarriko dizkio kortxeteak. Oharra: tresna-barrako botoi hori erabili ahal izateko, joan zure «Hobespenak» estekara (estekara) eta, «Aldatzen» atalean, kendu bertako laukian «Elkarrizketa kutxak gaitu estekak, taula eta bestelakoak sartzeko» aukera.
Erarik sinpleena, hala ere, besterik gabe lotu nahi duzun web helbidea idaztea da:
Wikipediak kanpo esteka dela identifikatuko du automatikoki, eta helbide osoa pantailaratuko du "http://" zatia ere erakutsiz. Praktikan ez da gomendatzen era hau erabiltzea ez baita erabilgarria web helbide osoa agertzea, ez baitu webgunearen inguruko deskribapenik ematen, eta askotan izena luzeegia izan daiteke.