Wikiek, oro har, eta Wikipediak, bereziki, aldaketak erraz egiteko pentsatuta daude. Zure nahi bakarra artikulu bat idaztea bada, HTML erabiltzea ez da horren erraza. Loturak sortzearen adibidea oso argia da: HTML deitutako artikulu batera estekatzeko, ondorengoa idatzi beharko litzateke HTML erabiliz:
<a href="HTML">HTML</a>
Wikipedian, ordea, nahikoa dugu honela egitea:
[[HTML]]
Horretaz gain, segurtasuna ere badago. Nabigatzaile batzuek HTMLaz baliatuz probetxua atera dezaketen bugak dituzte. HTMLa baimentzen zuten hainbat webgunek, horietariko batzuk wikiak, erasoak jasan dituzte.