Bai, egin daiteke, Wikipediako eduki eta edizio historia guztiak behera karga daitezke (deskargatzea). Datu-base iraulketak erraz eta erosoagoak dira artikuluz artikulu informazioa eskuratzen ibiltzea baino. Web crawler baten bidez eginez gero, luze joko luke, eta zerbitzaria ikaragarri kargatuko luke (batez ere gure robots.txtari kasurik egin ezean). Zilegi diren programa horiei eskatzen diegu eskaera batetik bestera minutu bateko aldea uztea, betiere robots.txt fitxategia jarraituz eta eguneko ordurik arinenak aukeratuz (2:00-14:00 UTC da egokiena).

Igotako irudi eta multimedia, bestalde, ez dira errazegiak behera kargatzeko. Baten bat behar izanez gero, jarri kontaktuan garatzaileekin wikitech-l posta zerrendan. Mesedez, ez arakatu gune guztia web crawler programekin irudiak lortzeko. Zehatzago nola egin irakurtzeko, joan Wikipedia:Deskargak informazio gehiagorako (ingelesez).