Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako. Zure esku dago artikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu eztabaida orrian. |
Ed Summersek WWW::Wikipedia idatzi zuen (zer da CPAN?).
Artikulu baten izenburua berreskuratzea bakarrik nahi baduzu, hurrengo Perl kodeak ongi funtzionatzen du. Kasu honetan, Azala berreskuratu eta zerrendatzen du, baina nahikoa izan beharko litzateke $url aldagaia aldatzea. Orriaren iturria eskuratutakoan, Perleko ohiko adierazpenek lagundu egingo dizute wiki loturak aurkitzen.
#!/usr/bin/perl use LWP; $browser = LWP::UserAgent->new(); $url = "http://en.wikipedia.org/wiki/Wikipedia%3AMain_Page"; $webdoc = $browser->request(HTTP::Request->new(GET, $url)); if ($webdoc->is_success) #...then it's loaded the page OK { print $webdoc->title, "\n\n"; # page title print $webdoc->content, "\n\n"; # page text }
Kontuan izan Wikipediako artikulu guztietara hel zaitezkeela "http://eu.wikipedia.org/wiki/
" aurrizkia idatziz eta, gero, artikuluaren izena gehituz. Helbideetan, hutsuneen ordez "_" erabiltzen da eta, karaktere berezientzako, URLa kodetzeko sistema estandarra erabiltzen da. Ikus, gainera, makina erraz darabilen wiki interfazea (ingelesez).