Gehiago jakiteko, irakurri: «Laguntza:Sarrera_berriak»

Aukera ohikoena duzu Euskarazko Wikipediako edozein orritan goian eskuinean duzun bilaketa koadrora joatea eta sortu nahi duzun izenburua bertan idaztea.

Sartu sortu nahi duzun artikuluaren izena goiko menuko eskuinaldeko bilaketa koadroan
Sartu sortu nahi duzun artikuluaren izena goiko menuko eskuinaldeko bilaketa koadroan

Aurrez existitzen bada, artikulua agertuko da zuzenean; bestela, gorriz agertuko da (lotura/esteka gorria). Klikatu hor eta edizio koadroa irekiko da. Dagoeneko has zaitezke lanean! Beste aukera bat da edozein orritan, adibidez, zure Proba orrian, sortu nahi duzun artikulurako lotura bat sortzea, nahi duzun artikuluaren izena izango duena, adibidez, Probako orri berri hau. Hasieran, lotura (esteka) gorri bat sortuko du, zuk betetzen duzun arte. Edukiz bete eta aldaketak argitaratzean, lotura hori urdin kolorekoa bihurtuko da!