Maiz egindako galderak/Praktikoa/Nola joan ziztu batean beste hizkuntza bateko artikulu batera?

Batzuetan, bi Wikipedia proiektu desberdinetako informazioa erabiltzen ari gara, eta sarritan begiratzen ari gara bi hizkuntza horietako artikuluak. Bada, beste hizkuntza bateko Wikipedia bateko artikulura bizkor-bizkor heltzeko, nahikoa duzu goiko eskuinaldeko bilaketa koadroan dagokion ISO hizkuntza kodea + ":" + hizkuntza horretako artikuluaren izena idaztea.

Adibidez, Euskarazko WPn ari garela, koadro horretan en:Wikipedia:FAQ/Editing idatziz gero, orri honen ingelesezko ordainera helduko zara.