Maiz egindako galderak/Praktikoa/Nola gogoratu nire lankide izena?

Hara, gertatzen da, oso bizkor bizi gara eta, klasean erabiltzaile kontua sortu zenuenean, inon idatzi ez, eta gero ahaztu. Nola gogoratu zure izena? Badago modu bat: gogoratu noiz sortu zenuen, eta aldaketak egiten zein artikulutan ibili zinen. Joan ezker zutabeko "Aldaketa berriak" loturara (hemen duzu bestela), eta begiratu aldaketen artean, Wikipedian ibilitako denboran, ea zure lankide/erabiltzaile izena agertzen den.