Maiz egindako galderak/Praktikoa/Nola gehituko ditut argazkiak, marrazkiak edo mapak?

Irudiak gehitzeko aukera Txertatu menuan

Atalak sortu dituzu dagoeneko. Orain irudiak gehitu nahiko dituzu (argazkiak, marrazkiak, mapak, etab.); ikus Txertatu menuan, Ikusizko Editorean. Irudiak Wikimedia Commonsetik hartuko dituzu (eta ez Internetetik!), lizentzia egokia horiek baitute.

Irudiak txertatzean, lehenetsita, artikuluaren eskuinean agertuko dira tamaina estandar batez (225 px = thumb), baina hori ere alda daiteke. Ikusizko Editorean, gezi bat ikusiko duzu argazkiaren beheko ezker izkinean, mugi ezazu lasai! Ikusiko duzu tamaina aldatu egiten dela.