Hara, ohartuko zinen zure artikuluaren izenburua ez dela ohiko izenburu bat, baizik eta disko, liburu, aldizkari, kantu solte edo antzeko beste zerbaiten izena. Ondorioz, bibliografiako arauei lotuz, izenburuak letra etzanez jarri behar dira. Bai, baina nola egin hori izenburuan? Horretarako, nahikoa duzu txantiloi bat erabiltzea, hauxe:{{letra etzanetako izenburua}}. "Aldatu iturburua kodea" fitxan klikatu ondoren, edizio koadroko goiko aldean, itsatsi adierazpen hori eta ikusiko duzu artikulua etzana agertzen dela.