Maiz egindako galderak/Praktikoa/Nola bideratu irakurlea atal batetik artikulu batera gaiaz gehiago jakiteko?

Batzuetan artikulu bateko atal baten gaia oso luzea da, eta oso puztua geratzen da artikulu horretan. Horrelakoetan, hobe izaten da gai horrek artikulu nagusi bat edukitzea, eta atal horrek laburpen moduko bat ematea. Beste batzuetan, existitzen da artikulu bat atal bateko gaiari buruz xehetasun gehiago ematen dituena. Bada, horrelakoetan, atalburuaren azpian, lotura (esteka) bat gehitzen da irakurlea artikulu nagusira edo erlazioa duen artikulura bideratzeko, laburpen estiloaren arabera. Horrelako loturak sortzeko txantiloi ohikoenak hauek dira:

{{sakontzeko|Nahi duzun artikulua}}
Hau ikusiko duzu:
Sakontzeko, irakurri: «Nahi duzun artikulua»
{{Gehiago jakiteko|Nahi duzun artikulua}}
Hau ikusiko duzu:
Gehiago jakiteko, irakurri: «Nahi duzun artikulua»
{{nagusia|Nahi duzun artikulua}}
Hau ikusiko duzu:
Artikulu nagusia: «Nahi duzun artikulua»
[[Irudi:Crystal Clear action loopnone.png|30px]] Ikus, gainera, <noinclude>''«[[Nahi duzun artikulua]]»''</noinclude>
Hau ikusiko duzu:
Crystal Clear action loopnone.png Ikus, gainera, «Nahi duzun artikulua»

Horrelako txantiloiak, gainera, Ikusizko Editorean, bila ditzakezu. Horretarako, joan "Txertatu" menura, eta klikatu Txantiloia "Txantiloia" aukeran. Hor probatu hitz desberdinak, aplikazioak nahi duzun txantiloi mota proposatzen dizun arte!