Maiz egindako galderak/Praktikoa/Nola bereiziko dut nire artikuluko izenburua izen berdina duen beste batetik?

Ez zara lehenengoa. Gertatzen zaigu batzuetan guk sortu dugun artikuluak baduela izen bereko baina esanahi desberdineko beste izenburu bat, artikulu bat. Nola bereizi biak orduan? Esanahi ohikoena duen artikulua bere horretan utziko dugu, baina gutxiago erabiltzen denari parentesi bat jarriko diogu atzetik, bertan dagokion gaia adieraziz. Horri "argipena" deitzen zaio, anbiguitatea haustea, alegia.

Bestalde, izenburuak letra etzana badu (ikus hemen), lasai, parentesia ez da letra etzanez agertuko. Ikus beheko adibidean:

Izenburuko argipena - adibidea.png