Maiz egindako galderak/Praktikoa/Nola aldatuko dut izenburua?

Batzuetan izenburu egokiago bat jarri nahi dugu, baina dagoeneko artikulua hasi dugu eta badu dagoeneko izenburua. Zure erabiltzaile izena dagoeneko baldin baduzu, "Gehiago" fitxara joan zaitezke eta, bertan, beheranzko gezia zabaldu. "Mugitu" lotura ikusiko duzu. Klikatu bertan eta leiho bat irekiko da, izenburu berri bertan idazteko.

Erabiltzaile izena edukita ere, hori egiten uzten ez badizu, horrek esan nahi du gutxienezko aldaketa kopuru bat egin behar duzula, eta ez dituzula egin. Beraz, galdetu zure erreferentziazko lankideari hori zure ordez egiteko, edo joan beteranoa dirudien lankide baten Eztabaida orrira eta, mezu baten bidez, eskatu lasai artikuluaren izenburua aldatzeko.

Artikuluaren izenburua aldatzeko ez da administratzaile baimenik behar
Izenburua aldatzeko irekiko den leihoaren adibidea