Wikipedia Wikimedia Fundazioak zuzentzen du. Hark beste proiektu batzuk ere zuzentzen ditu Wikipediaz gain: Wikiztegia, Wikiliburuak... Lehen, zerbitzariaren eta domeinu izenaren jabea Bomis, Inc. zen 2003 arte. Konpainia horren gehiengoa Jimmy Walesena zen. Ordutik aurrera, Ingelesezko Wikipediak 100.000 artikulutik gora zituen eta Bomisek ezin zuen Wikipedia mantendu. Erabaki zen Wikipedia irabazi asmorik gabeko erakunde bihurtzea, eta Wikimedia Fundazioaren eskuetan uztea.

Artikuluak GNU Free Documentation License (Dokumentazio Librearen Lizentzia) erabiliz argitaratzen dira. Horrek zera esan nahi du: lizentzia mantenduz edozein aldaketa egin daitekeela horietan. Irakurri Laguntza:Maiz egindako galderak/Egile eskubideak gaiari lotutako informazio gehiago lortzeko.