Ez daukagu helbide elektroniko jakin bat bakarrik, proiektuaren hedadura handia baita. Jimbo Wales eta batzordeko beste kideek ezin dituzte gizabanako bakoitzaren arazoak konpondu eta beraiei bidalitako mezuak laguntza talde batera bidaliko dira ziurrenik, denbora tardatuz. Posta zerrenda luzea da eta meta:mailing list orrian ikus dezakezu. Wikimedia Fundazioaren posta zerrenda ere existitzen da eta Meta-Wiki, proiektuen arteko koordinaziorako. Jendaurrean komunikatzea nahi ez baduzu, board@wikimedia.org da fundazioko zuzendariekin kontaktatzeko tokia.

Horrez gain, erabiltzaile bakoitzak bere eztabaida orria dauka, baita artikulu bakoitzak ere. "Lankide:Adibide"ren eztabaida orria "Lankide eztabaida:Adibide"n dago. Erabiltzaile batzuek, gainera, e-posta ere eskaintzen dute beraiekin harremanetan jartzeko. Ezkerreko zutabeko Tresnak atalean "Erabiltzaile honi e-posta bidali" jartzen duen lekuan klikatu (lankide horrek aukera hori aktibatuta badu, "Hobespenak"en).

Euskarazkoaz ari garela, onena duzu Txokora, proiektua eztabaidatzeko baliatzen den gune dinamikoenera joatea, eta bertan aktibo ikusten duzun edozein lankiderekin harremanetan jartzea. Euskarazko Wikipedian, gainera, bada talde dinamizatzaile bat, Euskal Wikilarien Elkartea, eta haiengana jo dezakezu edozein argibidetarako.