Laguntza:Liburuak
Liburu bat sortu tresna liburu digitalak sortzeko funtzionalitate bat da, aukera ematen duena Wikipediako artikuluekin liburu digitalak egiteko, bai PDF edo ODT formatuetan, baita paperezko formatuan ere PediaPress-en bitartez.
Pausoz pausoko gida
aldatu1. pausoa: «Liburu bat sortu» tresna aktibatu
aldatu2. pausoa: bildu zure libururako nahi dituzun artikuluak
aldatu3. pausoa: liburua gainbegiratu
aldatu4. pausoa: liburua deskargatu edo paperezko kopia eskatu
aldatuZure liburua gorde eta partekatu
aldatuLiburua gorde ahal izateko beharrezkoa da aurretik erabiltzaile kontua sortuta izatea eta lankide autokonfirmatua izatea.
Liburua, «Liburu» orrialdean gorde dezakezu, ezkerraldeko «Liburua erakutsi» loturan aurki daitekeena. «Gorde eta partekatu zure liburua» atalean, hautatu gordetzeko aukerak, titulua idatzi eta sakatu «Liburua gorde» botoia.
PediaPress bidezko inpresioa
aldatu«PediaPress-ekin aurreikusi» botoia sakatzean, zure artikulu bilduma PediaPress-en kargatuko da, wiki edukietan oinarritzen diren liburuak inprimatzen eta azaleztatzen dituen zerbitzu bat.
2007an, Wikimedia Fundazioak eta PediaPress-ek epe luzeko elkargo bat sortzea adostu zuten. Elkargo horren helburua Wikipediaren eta beste proiektuen edukiak kalitate handiko inpresioan eta OpenDocument formatu irekiko dokumentu elektronikoak eskuragarri jartzea da.
Ikus, gainera
aldatu- PediaPress liburuen adibideak Wikimedia Commons-en.
- (Ingelesez) Wikimedia Fundazioaren prentsa oharra, 2007ko abenduaren 13a.