Lagun desegokiaren parabola

Jesusen parabola (Lukas 11:5-8)

Lagun desegokiaren parabola Jesus Nazaretekoaren parabola bat da, Lukasen Ebanjelioan aurkitzen dena.[1] Epaile bidegabearen parabolarekin antzekotasuna du.

Auzokide desegokia, William Holman Hunt (1895).
Jan Luykenen grabatua. Parabolaren amaiera erakusten du.

Testua

aldatu

Lukasen Ebanjelioak horrela dio:

« [...] 16 «5Gero esan zien:«Eman dezagun zuetako batek adiskide bat duela eta gauerdian datorkiola, esanez: "Adiskidea, emazkidak hiru ogi, bihurtuko dizkiat eta; 6lagun bat etorri zaidak bidaian eta ez zeukat ezer eskaintzeko". 7Eman dezagun besteak barrutik erantzuten diola "Utz nazak bakean, atea itxia zegok eta haurrak eta neu oheratuak; ezin naitekek ematera jaiki". 8Hona nik esan: Adiskidea duelako ez bada ere. aspergarri ez dakion behintzat, jaiki eta eman egingo dio behar duena.»

9 «Hauxe esaten dizuet, beraz: Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue. 10Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio.» (Elizen Arteko Biblia Elkartea: Elizen arteko Biblia. Euskal Elizbarrutiak, 1994, 116.or.

»


Azalpena

aldatu

Parabola hau Jesusek Gure Aita otoitza irakatsi eta berehala agertzen da Lukasen; beraz, Jesusek bere ikasleei otoitz egiteko moduari buruz ematen dien irakaskuntzaren zati gisa ikus daiteke. Epailearen eta alargunaren parabolak antzeko mezu bat gordetzen du.[2]

Jesusek parabola hasteko erabiltzen dituen hitzak desberdinak dira grezieraz. I. Howard Marshall-en ustez horrek Jesusen hitz egiteko era berezia erakutsiko luke.[3]

Artean

aldatu

Parabola honen hainbat irudikapen daude, ospetsuena William Holman Hunten Auzokide desegokia (1895) delarik, Australiako Victoriako Galeria Nazionalean jasoa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Lk 11:5-10
  2. Green, Joel B. (1997). The Gospel of Luke. Eerdmans. 445-450.or. ISBN 0-8028-2315-7.[1]
  3. Marshall, Ian Howard (1978). The Gospel of Luke: A commentary on the Greek text. Eerdmans. 462–465.or. ISBN 0-8028-3512-0.[2]

Kanpo estekak

aldatu