Labrador penintsula

Labrador» orritik birbideratua)

Labrador penintsula[1] Kanadako ipar-ekialdeko penintsula handia da. Quebec eta Labrador lurraldeen iparraldean dago. Guztira, 1.400.000 km2-ko azalera du eta 2006ko erroldaren arabera, 150.000 biztanle.

Labrador penintsula

Satelite bidezko argazkia
Geografia
KokapenaQuebec, Labrador
Azalera1.400.000 km²
Punturik garaienaD'Iberville mendia
Politika
Herrialdea Kanada
Gizartea
Biztanleria150.000 bizt. (2006)

Administrazioa

aldatu
 
Labrador eskualdearen mapa (Labrador penintsularen zati bat soilik).

Labrador-Ungava izenaz ere ezagutzen da Labrador penintsula eta Quebeceko probintziaren ipar eta ipar-ekialdea (Quebec Berria) eta Ternuako probintziaren barnealdea (Newfoundland) hartzen ditu. Administrazioaren aldetik, Kanadako ekialdeko muturreko lurraldea da, Quebec eta Newfoundland edo Ternuako lurraldeen artean banatua.

Mugakideok ditu: mendebaldean, Hudsoneko badia; iparraldean, Hudson itsasartea eta Ungavako badia; ekialdean, Labrador itsasoa (eta Ozeano Atlantikoa); eta hego-ekialdean, Ternuako uhartea, San Laurendi golkoa eta Eastmain ibaia.

Eskualdeak

aldatu

Penintsula Ternua eta Labradorreko Labrador eskualdeak eta Quebeceko Saguenay-Lac-Saint-Jean, Côte-Nord eta Nord-du-Québec eskualdeez osatuta dago.

Hiri nagusiak

aldatu

Schefferville (Quebec), Labrador City eta Wabush (Newfounland) dira hiri nagusiak.

Geografia

aldatu
 
Belle Isle, Labradorreko kostaldeko uhartea.

Orografia

aldatu

300-700 m garai diren ordokiak dira Labradorreko lurralde gehienean, eta glaziar, aintzira eta ibai asko dago. Mendilerro bat da zabaldiaren iparraldean (Torngat, 1.675 m.).

Klima oso hotza da, eta neguan erraz iristen da -45 °C-ra (urteko batez besteko tenperatura -4,4 °C-koa da).

Biztanleak

aldatu

Labrador penintsulako itsasertzetan eskimalak bizi dira eta barnealdean, talde algonkindar gutxi batzuk. 37.000 europar bizi da gaur egun, meatzeetako lanean gehienak.

Ekonomia

aldatu

Meatze handiak dira (burdina, nikela, amiantoa, kobrea, urrea eta uranioa): arrantzarekin batera, bertako ekonomia jarduera nagusiak dira.

Historia

aldatu

Joan Caboto, Ingalaterrako koroaren zerbitzuan ziharduen italiar itsasgizona, Labrador penintsulan ibili zen XV. mendearen bukaeran eta haren hegoaldeko itsasertzetan jardun zuten arrantzale euskaldunek, bretoiek eta bestek XVI. mendearen hasieratik aurrera.

XVI. mendean Frantziako koroa nagusitu zen penintsulan.

Utrechteko Itunaren ondoren (1715), guztiz murriztu ziren arrantzale euskaldunen bidaiak Ternuara eta Labradorrera, eta ingelesen mende geratu zen Labrador osoa 1763. urtean. Kanadako lurraldea izan zen 1774an.

1890. urtean burdin hobi itzelak aurkitu ziren, baina 1950. urtea arte ez zen ustiakuntza hasi, teknika arazo handiengatik.

1927an zehaztu zen Labradorren, Quebecen eta Ternuaren arteko muga.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu