Ireki menu nagusia

La vuelta al mundo de Willy Fog (euskaraz Willy Fogen munduaren bira) 1983an ekoitzitako marrazki bizidunen espainiar telesail bat izan zen. Jules Verne frantziar idazlearen Munduari bira 80 egunetan eleberri ospetsuan oinarritua zegoen, baina hartan ez bezala, telesail honetako pertsonaia guztiak antropomorfoak ziren. BRB Internacional ekoiztetxeak ekoitzia, 1984ko urtarrilaren 8tik abuztuaren 8ra TVE1 espainiar telebista katean igandero arratsaldeko 15:30etan aireratzen zen.

La vuelta al mundo de Willy Fog
Jatorria
Sortzailea Jules Verne
Argitaratze-data 1983
Jatorrizko izenburua La vuelta al mundo de Willy Fog
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia eta Japonia
Sasoi kopurua 1
Atalak 26
Ezaugarriak
Genero artistikoa shonen manga
Hizkuntza japoniera
Iraupena 26 minutu
Deskribapena
Oinarritua Munduari bira 80 egunetan
Bestelako lanak
Musikagilea Shunsuke Kikuchi
Emanaldia
Jatorrizko igorlea La 1
Hasiera-data 1983ko abuztuaren 1a
Amaiera-data 1983ko abuztuaren 26a
Kanpo loturak
kronologia

La vuelta al mundo de Willy Fog Willy Fog 2 Itzuli

Telesailaren soinu banda ezaguna Mocedades euskal herritar folk musika taldeak konposatu eta abestu zuen.

Sekulako arrakasta izan zuen, batez ere haurren artean. Horregatik, 1993an, hamargarren urteurrena ospatzeko Willy Fog 2 izeneko jarraipena aireratu zen.

Eduki-taula

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ingalaterra, Londres. Willy Fog ingeles zaldun fin eta xelebreak (Phileas Fogg pertsonaian oinarritua) Reform Club elkarteko solasaldi bateko beroaldian banku zuzendari batekin munduari 80 egunetan bira eman baietz bere aberastasun guztia (20.000 libra) apustu egingo du. Rigodón zerbitzari leiala (Jean Passepartout pertsonaian oinarritua) eta haren lagun Tico hamster hitzontziarekin batera munduari bira ematearen abenturari ekingo diote, apustua irabazteko tartean gorabehera eta oztopo ugariei aurre eginez.

PertsonaiakAldatu

NagusiakAldatu

  • Willy Fog, ingeles jauna, lehoia
  • Rigodón, Fogen frantziar zerbitzari prestua, katua
  • Tico, andaluziar ahoskera duen hamster hitzontzia
  • Romy, indiar printzesa, pantera

GainontzekoakAldatu

  • Dix inspektorea, Scotland Yardeko britainiar polizia, ehiza txakurra
  • Bully agentea, bulldog txakurra
  • Transfer, sabotatzaile zitala, txakala edo otsoa
  • Sulliva jauna, banku zuzendaria, otsoa

Kanpo loturakAldatu