La ardilla roja
La ardilla roja 1993 urtean Julio Medemek eginiko filma da. Behiak filmaren ostean Medemen bigarren film luzea izan zen. Abestiak Santiago Auseróni egitea eskatu zion, baina honek uko egin zion, garaian Kuban baitzegoen.
La ardilla roja | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1993 | |||
Izenburua | La ardilla roja | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film dramatikoa, film erromantikoa, misteriozko zinema eta film komikoa | |||
Iraupena | 100 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Madril, Donostia, Casa de Campo eta San Juan Reservoir (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Julio Medem | |||
Gidoigilea(k) | Julio Medem | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Sogetel | |||
Ekoizle eragilea | Enrique López Lavigne (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Alberto Iglesias Txetxo Bengoetxea | |||
Argazki-zuzendaria | Gonzalo Fernández Berridi | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Donostia eta Errioxa | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | ||||
kronologia | ||||
|
Istorioa
aldatuUdako gau batean, Donostian, Jota (Nancho Novo) musikaria bere buruaz beste egitekotan dago. Baina bere burua itsasora botatzekotan dagoen lekuan neska bat (Emma Suárez) moto istripu bat izan du. Jotak ospitalera eraman eta amnesia duela aprobetxatuz bere senargaia delaren planta egingo du.
Aktoreak
aldatu- Nancho Novo (Jota)
- Emma Suárez (Lisa)
- María Barranco (Carmen)
- Carmelo Gómez (Félix)
- Karra Elejalde (Antón)
- Cristina Marcos (neska ileurdina)
- Mónica Molina (neska ilegorria)
- Ana Gracia (psikiatra)
- Elena Irureta (Begoña)
- Ane Sánchez (Cristina/Boy).
Grabazio-lekuak
aldatuGrabazioetako batzuk Donostian egin ziren. Besteak San Martín de Valdeiglesias, Pelayos de la Presa, Usanos, Valsaín, El Pardo eta Madril izan ziren[1].
Kritika
aldatuSariak
aldatu- 1993: Aktoreen batasunak emandako saria.
- 1993: Cannesko Zinemaldiaren gazteriaren saria.
- 1993: Ondas saria: espainiar film onena.
- 1994: Goya Sariak: musikarik onenaren saria Alberto Iglesiasentzat, eta izendapenak Emma Suarez eta María Barrancorentzat[3].
- 1994: Espainiar film onenari San Jordi saria[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «La ardilla roja. Filmografía de Julio Medem - www.juliomedem.org» www.juliomedem.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
- ↑ Medem, Julio. (1994-02-18). La ardilla roja. Sociedad General de Televisión (Sogetel) (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
- ↑ «Goya Awards (1994)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) INVISIBLE, LUZ CALVO / LA MITAD. (2015-03-03). «"La ardilla roja" de Julio Medem» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).