Iruñeko taldeko sexu erasoaren auzia (2016)

La Manada» orritik birbideratua)

Iruñeko taldeko sexu erasoaren auzia (La Manada auzia ere deitua) hiri horretan gertatu zen 2016ko Sanferminetan, gizon talde batek neska bat inguratu eta indarrez sexu harremanak izatera behartzeari lotuta. 18 urteko madrildar neskak bortxaketa salaketa jarri zuen udaltzainetan.

Iruñeko taldeko sexu erasoaren auzia
Irudia
EzizenaLa Manada
Motakasu kriminal
Data2016ko uztailaren 7a
KokalekuIruñea
HerrialdeaEspainia
AuzitegiaEspainiako Auzitegi Nazionala
Kronologia
2018ko martxoaren 20a Q107345938 Itzuli
Sexu abusu
Convict (en) Itzuli:José Ángel Prenda Martínez (en) Itzuli, Antonio Manuel Guerrero Escudero (en) Itzuli, Jesús Escudero Domínguez (en) Itzuli, Ángel Boza Florido (en) Itzuli, Alfonso Jesús Cabezuelo Entrena (en) Itzuli
⇒ 9 urte Espetxe-zigor
2019ko uztailaren 4a Supreme Court of Spain sentence (en) Itzuli
gang rape (en) Itzuli
⇒ 15 urte Espetxe-zigor

Salaketak protesta piztu zuen berehala Iruñeko kaleetan, baita oihartzuna eduki ere Euskal Herrian eta Espainiako toki askotan ere. Hurrengo bi urteetan, auzibideak eta auziperatuen talde jokaera batzuek ikusmin handia piztu zuten. 2018ko apirilean, epaimahaiak salaketa sexu abusutzat (eta ez sexu erasotzat) hartzeko emandako sententziak mugimendu handia harrotu zuen epaiaren kontra Iruñea, Euskal Herriko hirietan eta Espainian, mundu osoan oihartzuna eragiteraino.

Jazoerak aldatu

2016ko Iruñeko uztailean 7an, gaueko ordu txikietan, madrildar neska bat hiriko festagunetik urrundu zen eta, une batean, Sevillako bosteko mutil talde batekin, La Manada izenaz ezagun bilakatutakorekin, elkartu zen kalean. Horiek ezkaratz baterantz gonbidatu zuten neska "porro bat erretzera"; bertan, baina, neska inguratua izan zen, eta sexu harremanetara behartua txoko batean. Ustezko erasotzaileek mugikorrez grabatu zuten dena, baita lagun batzuen artean zabaldu ere.

Neska negarrez aurkitu zuten kalean oinezko batzuek, eta berehala gertatutakoa udaltzainenean salatu zuen. Udaltzainek ikerketa bizkor bati ekin zioten jendetzaren artean ustezko erasotzaileak atzemateko, baita hala egin ere entzierroa izan eta gutxira. Albistea laster batean hedatu zen, eta taldekideak atxilotu eta espetxeratuak izan ziren.

Auzibidea aldatu

 
Iruñean Euskal Herri osorako egindako protesta deialdia

Fiskaltzak 22 urte eta 10 hilabeteko epaia eskatu zuen bakoitzarentzat; akusazio partikularrak eta herri akusazioak, berriz, 24 eta 25 urte, hurrenez hurren. Defentsak, ordea, absoluzioa. 2018ko apirilaren 26an, epaia eman zen publikoki: bakoitzari 9 urteko espetxe zigorra ezarri zitzaion.[1]

Sarpen bidezko sexu behartua izan arren, epaiak ez zuen sexu erasotzat jo eta, hortaz, ezta bortxaketatzat ere. Areago, epaileetako batek, Ricardo Gonzálezek, adierazi zuenez, biktimak "bere burua biktimatzat jotzen" zuen eta magistratuak ukatu zuen abusurik egon zenik, "sexu harremanak" baizik ez.[2] Azaleratu denez, erasoan guardia zibil eta soldadu bana parte hartu zuten eta, 2016ko uztailetik kargugabetuta egon arren, soldataren % 75 kobratzen segitzen zuten 2018ko apirilean.[3]

Erreakzioak aldatu

Erabakiak amorrua eta protesta piztu zituen Iruñean, Euskal Herrian eta Espainiako hainbat tokitan, egitate hori dudarik gabe bortxaketa izan zelakoan. Mobilizazioek egunetan iraun zuten.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu