La Bilbaina urbanizazioa izen bereko Bilboko elkarte pribatuak 1970eko hamarkadatik aurrera Bilboaldeko kanpoaldean, Mungiako udalerrian, eraikitako etxebizitza urbanizazioa da. Berriagamendi gisa ezaguna da ere bai. 2.000 pertsona baino gehiago bizi dira urbanizazioan[1].

La Bilbaina
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaMungia
Koordenatuak43°19′43″N 2°50′53″W / 43.32861°N 2.84806°W / 43.32861; -2.84806
Map

Gaur egun, bereiztu egin behar dira Berreagamendi Etxejabe Elkartea (urbanizazioa eta bere zerbitzuak gestionatzeko sortua) eta "Club de Campo" deritzona, kirol eskaintza zabala daukana (golf, igerilekua, gimnasialekua, pilota, ...). Aipagarriak dira bertan dauden pasealeku ederrak eta lakua, kaleetan antzinako toponimia gordetzeko egindako ahaleginaz gainera. Gaur egun 750 bat etxe daude, baina oraindik ez da hirigintza-plan osoa gauzatu.

Mungiako herrigunea baino askoz handiagoa den azalera betetzen du urbanizazioak. Horrek arazoak sortu dizkio udalari, zerbitzuen hornidura eta berrikuntza dela eta[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) elcorreo.com (2010-05-23)
  2. (Gaztelaniaz) elcorreo.com (2010-05-23)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.