Lañuko leizeak

Santorkaria eta Las Gobas leize multzoa

Lañuko leizeak Trebiñuko herri horretan gordetzen diren bi leize-multzo dira: Las Gobas eta Santorkaria[1]. Kobazulo horiek artifizialak dira eta, antza denez, ermitau-komunitatek bizitoki moduan erabiltzen zituzten. 1978tik monumentuen izendapena dute. Arabako inguru hauetan antzeko leize ugari aurki daitezke. Gaur egun aztarnategi hauetaz oso informazio gutxi ezagutzen da. Jose Maria San Sebastian "Latxaga"ren hitzetan hori omen da Euskal Herriko Kapadozia. Ikertzaile honen ustez komunitate horiek bisigodo eta arabiar inbasioaren garaietakoak dira.

Lañuko leizeak
Las Gobas eta Santorkaria
Lañu 2008 3 20.JPG
Lañuko leizeak hemen kokatua: Araba
Lañuko leizeak
Lañuko leizeak
Lañuko leizeak (Araba)
Udalerria Lañu
Koordenatuak 42° 40′ 19″ N, 2° 37′ 35″ W / 42.671839°N,2.626298°W / 42.671839; -2.626298Koordenatuak: 42° 40′ 19″ N, 2° 37′ 35″ W / 42.671839°N,2.626298°W / 42.671839; -2.626298
Bisitagarria bai
Margoak bai
Aztarnak bai

HistoriaAldatu

V eta VIII mendeen artean eremitismoa hedatu zen Iberiar penintsulan. Kristau monjeek bakardadea bilatzen zuten arrazoi erlijiosoak direla-eta.

Lañun kareharrian landu zituzten leizeak, mendialdean, ohiko bideetatik urrun. Zaharrenak V. mendekoak direla uste da[2].

VII eta VIII. mendeetan lekuko nekazariek erabili zituzten bizileku gisa baina IX eta X. mendeetan bertan behera utzi zituzten eta Lañu herria sortu zuten mendiaren oinean. Hurrengo mendeetan leizeak hilerri gisa ere erabili izan ziren[3].

XII. mendetik aurrera izpiritualtasuna galdu eta korta eta biltegi bihurtu ziren.

KronologiaAldatu

  • IV. mendean: Eremitismoa sortzen da.
  • V. eta VI. mendean: Ermitauak leizeetan bizi dira.
  • VII. eta VIII. mendeetan: Herri bat sortzen da eta bertan garatzen da.
  • IX. mendean: Gaur egungo leizeen biztanleak Lañun kokatzen dira.
  • X. eta XI. mendeetan: Leizeak eliza eta nekropoli bezala erabiltzen dira.
  • XII. mendetik aurrera: Leizeak uzten dira bakarrik abereak gordetzeko edo biltegi moduan.

KokapenaAldatu

Laño herria haran baten barruko aldean dago kokatuta; haranaren sarreran, ipar aldetik, bi alboetan, labar batzuk ikusten dira. Aitzetan zulatuta sarrerak eta leihoak ikusten dira. Hor bizi ziren kristau komunitate ezezagun batzuk, eskuinean Las Gobas eta ezkerrean Santorkaria. Kamara nagusietan ere aldareak aurkitu dira.

Leize multzoakAldatu

Bi leize multzo daude Lañun:

 
Leizeen sarrera bat.

Las GobasAldatu

Eskuineko multzoa hesi batez babestuta dago baina oihoa da hesi puskatuta topatzea. Multzo honetan 11 leiza daude, guztiak gizakiak egindakoak. Leizeetan kamara edo gela desberdinak ikus daitezke. Handienak ziur aski tenplu moduan erabiltzen ziren. Beste batzuk, txikiagoak, gelak izango lirateke. Nahastuta harrian egindako hilobiak ikus daitezke. Leize hauek Jose Migel Barandiarannek aztertu zituen 1968an. Barandiaranen ustez aurkitu diren nekropoliak tenpluekin lotura zuzena dute. Aztarna berrienak XII. eta XIV. mendekoak dira.

SantorkariaAldatu

Las Gobasen aurrez aurre kokatuta daude. Izenak nolabait kristautasunaren erreferentzia dakar. Multzo honetan 18 esparru aurki dira, batzuk erabat txikituta; hauetatik hiruk basilikaren oinplanoaren itxura dute eta tenplu funtzioa bete zuten. Francisca Saenz de Urturiren ustez Santorkaria Santa Leokadia izan daiteke, Markinez herriko leize artifizialetan izen bera aurkitu baita. Lehendabiziko leizean habeak jartzeko zuloak aurkitu dira eta, ondorioz, eraikuntza bat bazegoela pentsatzekoa da. Las Gobasen bezala hemen ere tenpluak izan zitezkeen espazioak, gelak eta hilobiak aurkitu dira.

Leize motakAldatu

EremutarrakAldatu

Leize zaharrenak eta sinpleenak dira.

EtxebizitzakAldatu

Garaiko txabolek bezala hauek ere oinplano errektangularra dute. Batzuek oheak eta aulkiak ere badituzte harrian landuak. Sukaldea, lantokia eta oilategiak kanpoan egurrez egindako txabolatan izaten zituzten.

BiltegiakAldatu

Etxebiziten gainean dauden zulo batzuk dira. Goian zeuden animalietatik babesteko eta sokazko eskilera bidez igotzen ziren bertara.

ElizakAldatu

Bi motatakoak daude; abside kontrajarriak dituztenak eta abside bakarrekoak. Eragin bisigotikoa eta mozarabea nabaritzen da beraien egituran.

 
Santorkariako eliza bat.

NekropoliakAldatu

Hiru motatako hilobiak zulatu zituzten harrian:

  • Trapezoidalak: bainera itxura dute. Ez zen hilkutxarik erabiltzen, gorpua bertan sartu eta ohial batez edo harlauzaz estaltzen zuten.
  • Nitxoak: Hormetan egindako zuloak ziren.
  • Antropomorfoak: Gizakiaren itxura dute, hau da, bainera itxura baina buruarentzako zuloarekin.

KondairaAldatu

Las Gobas aldean, aitz isolatu batean, beste leize bat dago. Herrian "La dotora" esaten diote (Emakume medikua). Kondairaren arabera bertan, garai batean, sendalari bat bizi zen. Antza, oso dotorea eta hezitua zen. Egun batean betirako desagertu zen.[4]

 
La Dotora leizearen irudikapena eta egungo egoera.

BibliografiaAldatu

  • Latxaga: Arkaitzetako bisigotiko baselizak Araban. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1976. 175.or.
  • Francisca Saenz de Urturi: Cuevas artificiales de Álava. Guía para su visita. Arabako Foru Aldundia, 1985. 19 orri.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) ..: Junta de Castilla y León :.. . Noiz kontsultatua: 2017-09-17.
  2. (Gaztelaniaz) «Cuevas de Laño» Naturaleza y turismo . Noiz kontsultatua: 2017-09-17.
  3. (Gaztelaniaz) «Las Gobas y Santorkaria, Iglesias rupestres (Laño) | Tierras Insólitas» Tierras Insólitas | Relatando nuestros viajes 2016-06-27 . Noiz kontsultatua: 2017-09-17.
  4. Antxon Agirre Sorondo (2004): «III Cuentos y Leyendas». Etnografía del Enclave de Treviño, I. Eusko Ikaskuntza. 153.or. ISBN 84-8419-893-6.

Kanpo estekakAldatu