LTE Advanced komunikazio mugikorreko estandar bat da, 4G sistemarako hautagaia, eta "3rd Generation Partnership Project" (3GPP) estandarizatu zuen, "Long Term Evolución" (LTE) estandarraren hobekuntza egiteko.

Aurrekariak

aldatu

4G teknologiak funtsezko hobekuntzak ekarri zituen komunikazio mugikorretarako abiaduran, gaitasunean eta funtzionaltasunean. LTE 4G-ko estandar nagusiak datu-abiadura askoz azkarragoak ahalbidetu zituen, bereizmen handiko bideo-transmisioa, bideo-deiak eta lineako zerbitzuak erraztuz.[1]

LTE sareen lehen jaurtiketa 2010ean zehar ezarri zen, hainbat 2G eta 3G sistemaren bilakaera natural gisa. LTEk ez zituen betetzen ITUk zehaztutako 4G baldintzak; horien artean, 1 Gbit/s-ko abiadura nabarmentzen da. Hori dela eta, LTE Advanced bezalako 4G teknologiak garatzen hasi ziren.[2]

Ezaugarriak eta konparazioa

aldatu

ITUk laugarren belaunaldiko telefonia mugikorreko sareetarako baldintzak definitu zituen: IMT Advanced. Bertan, 3GPPk garatutako 4G teknologiaren arkitektura, funtzionamendua eta prozedura definitzen dituzten erreferentzia-estandarrak biltzen dira.

LTE Advanced-ek baldintza hauek betetzen zituen, besteak beste:

  • 1 Gbps-rainoko datu-transmisioaren abiadura mugikortasun txikiko gailuentzat eta 100 Mbit-ekoa mugikortasun handiagoa dutenentzat
  • 5 ms arteko latentzia
  • Bereizmen handiko eta abiadura handiko zerbitzuetarako euskarria
  • Sare herterogeneoetarako euskarria, sarera sartzeko hainbat teknologia konbinatzen dituena[3]

LTE vs LTE Advanced

aldatu
LTE LTE Advanced
Datuen abiadura-gailurra Jaitsi 300 Mbit/s 1Gbit/s
Igo 75 Mbit/s 500 Mbit/s
Espektroaren eraginkortasunaren gailurra Jaitsi 15 30
igo 3.75 15

Teknlogia berri nagusiak

aldatu

Zenbait teknologia giltzarri hobetu edo LTE-An sartu ziren, LTErekin alderatuta errendimendu hobea emateko. Besteak beste: Eramaileen agregazioa (CA - Carrier Aggregation), MIMO (Multiple Input, Multiple Output), CoMP (Coordinated Multipoint), TDD-FDD Carrier Aggregation...

Eramaileen agregazioa (CA - Carrier Aggregation)

aldatu

Eramaileen Agregazioa (CA - Carrier Aggregation) berrikuntza esanguratsuenetako bat da. LTEk maiztasun-eramaile bakarra erabiltzen du datuak transmititzeko; LTE Advanced-ek, berriz, maiztasun-eramaile ugari konbinatzeko gaitasuna sartzen du. Teknologia horri esker, datuak aldi berean transmititzen dira hainbat maiztasun-bandaren bidez, datuen abiadura nabarmen handituz eta espektroaren eraginkortasuna hobetuz.[4]

MIMO (Multiple Input, Multiple Output)

aldatu

MIMO (Multiple Input, Multiple Output) ere funtsezko ezaugarria da. LTEk MIMO teknikak erabiltzen ditu oinarri-estazioan eta erabiltzailearen gailuan hainbat antena erabiltzeko, seinalearen kalitatea hobetuz. LTE Advanced-ek urrats bat gehiago darama teknika horiekin, antenen konfigurazio aurreratuagoak ahalbidetzen baititu. Hala, nabarmen handitzen da datuen abiadura eta espektro-eraginkortasun handiagoa lortzen da.[5]

CoMP (Coordinated Multipoint)

aldatu

Puntu Anitzen Koordinazioa (CoMP) LTEk ez duen berrikuntza da. LTE Advanced-ek CoMP sartzen du, hainbat oinarri-estazioren arteko transmisioa eta harrera koordinatzen dituen teknologia. Horrek nabarmen hobetzen ditu sarearen estaldura eta eraginkortasuna, interferentziak murriztu eta seinalearen kalitatea optimizatzen baititu gelaxkak gainjartzen diren eremuetan.

TDD-FDD Carrier Aggregation

aldatu

TDD-FDD (Carrier Aggregation TDD) eramaileen agregazioa ere hobekuntza garrantzitsua da. LTE, eskuarki, maiztasun-banda espezifikoetan aritzen da (bai FDD, bai TDD); LTE Advanced-ek, berriz, FDD eta TDD maiztasun-banden artean eramaileak gehitzeko aukera ematen du. Espektroaren erabileran hobetutako malgutasun horrek sarearen eraginkortasuna eta ahalmena handitzen laguntzen du.

Aurrerapenak eta etorkizuna 5G-rekin

aldatu

LTE Advanced-en hasierako bertsioa, Release 10 izenekoa, 2011ko martxoan estandarizatu zen. Pixkanaka, funtsezko zenbait hobekuntza teknologiko sartu ziren, hala nola eramaileen agregazioa, MIMO aurreratua, CoMP, eta LTE-A oinarrizko LTE teknologiatik bereizi zuten beste ezaugarri aurreratu batzuk. Orduz geroztik, LTE Advanced estandarraren zenbait bertsio gehigarri merkaturatu dira.

5G-aren beharra, batez ere, datu-abiadura azkarragoen eta sare-ahalmen handiagoaren eskariagatik sortzen da. Horregatik 3GPP teknologia berri horren ikerketarekin eta garapenarekin hasi zen.

5 G-rako aldaketa 2 fase nagusitan banatu zuen: NSA eta SA. Lehenengoan, LTE Advanced-ek ere erabiltzen zuen 4G sare zentrala erabiltzen jarraitu zuen.

Aldaketa hori egiteko aukera eman zuten teknologien artean, hauek ditugu: eMBB eta mMtc[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. [https://web.archive.org/web/20110722151452/http://www.asahi.com/english/TKY201101030115.html «asahi.com��ī����ʹ�ҡˡ�Faster cellphone services planned - English»] web.archive.org 2011-07-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  2. «LTE-A workshop» web.archive.org 2008-09-13 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  3. (Ingelesez) «4G LTE | Carrier Aggregation | Qualcomm» www.qualcomm.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  4. «Carrier Aggregation explained» www.3gpp.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  5. [https://web.archive.org/web/20120424143352/http://www.networkworld.es/Principios-tecnologicos_En-clave-de-MIMO/seccion-/articulo-192242 «Principios tecnológicos�En clave de MIMO - Network World»] web.archive.org 2012-04-24 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  6. (Ingelesez) Ilan, Tomer. (2022-08-09). «Transición de 4G a 5G con RADCOM ACE, Parte 1» RADCOM (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu