L.A. Law
L.A. Law (euskaraz: «Los Angelesko Legea») estatubatuar telesail bat da. Steven Bochco eta Terry Louise Fisher ekoizleek sortu zuten. 1986ko irailaren 15etik 1994ko maiatzaren 19a arte NBC katean aireratu zen. Bertan, Los Angeles hiriko abokatu bufete bateko kasuak eta kasuak agertzen dira.
L.A. Law | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Steven Bochco eta Terry Louise Fisher (en) |
Izenburua | L.A. Law |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 8 |
Atalak | 171 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama |
Iraupena | 46 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Gidoigilea(k) | David E. Kelley (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Elodie Keene (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mike Post |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | NBC |
Hasiera-data | 1986ko irailaren 15a |
Amaiera-data | 1994ko maiatzaren 19a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Sinopsia
aldatuProtagonistak Los Angeles hiriko McKenzie, Brackman, Chaney eta Kuzak bufeteko abokatuak dira, bai elkarteko kideak, bahiz kontratatutako abokatuak eta bulegolariak ere. Telesailak beren lanbide profesionala eta bizitza pertsonaleko gaiak azaleratzen ditu, bai eta abokatu, epaile, langile judizial eta bezeroen arteko harremanak ere. Atal bakoitzean bina kasu aurkezten dira, bere bilakaera, epaiketa eta epailaren eraginak ere bai, bai eta kasu horiekiko abokatuen bizitza pertsonala ere. Osagai guzti hauek telesailak mota eta interes sozialeko gai ugari jorratzea ahalbideratzen zuten.
Aktoreak
aldatuJatorrizko aktoreak:
- Harry Hamlin: Michael Kuzak (1986-91; 1-5 denboraldiak)
- Susan Dey: Grace Van Owen (1986-92; 1-6 denboraldiak)
- Corbin Bernsen: Arnie Becker (1986-94; 1-8 denboraldiak)
- Jimmy Smits: Victor Cifuentes (1986-91; 1-5 denboraldiak)
- Jill Eikenberry: Ann Kelsey (1986-94; 1-8 denboraldiak)
- Alan Rachins: Douglas Brackman, Jr. (1986-94; 1-8 denboraldiak)
- Michele Greene: Abigail Perkins «Abby»(1986-91; 1-5 denboraldiak)
- Michael Tucker: Stuart Markowitz (1986-94; 1-8 denboraldiak)
- Susan Ruttan: Roxanne Melman (1986-93; 1-7 denboraldiak)
- Richard A. Dysart: Leland McKenzie (1986-94; 1-8 denboraldiak)
Zortzi denboraldietan zehar aktore berriak gehituz joan ziren:
- Larry Drake: Benny Stulwitz (1987-94; 2-8 denboraldiak)
- Blair Underwood: Jonathan Rollins (1987-94; 2-8 denboraldiak)
- Dana Sparks: Jennifer Kepler (1988-89; 3 denboraldiak)
- Dann Florek: Dave Meyer (1988-90; 3-4 denboraldiak)
- Diana Muldaur: Rosalind Shays (1989-91; 4-5 denboraldiak)
- John Spencer: Tommy Mullaney (1990-94; 5-8 denboraldiak)
- Amanda Donohoe: Cara Jean Lamb «C.J.»(1990-92; 5-6 denboraldiak)
- Cecil Hoffman: Zoey Clemmons (1991-92; 5-6 denboraldiak)
- Sheila Kelley: Gwen Taylor (1990-93; 5-7 denboraldiak)
- Conchata Ferrell: Susan Bloom (1991-92; 6 denboraldiak)
- Michael Cumpsty: Frank Kittridge (1991-92; 6 denboraldiak)
- Adolfo Martinez: Daniel Morales (1992-94; 7-8 denboraldiak)
- Lisa Zane: Melina Paros (1992-93; 7 denboraldia)
- Alexandra Powers: Jane Halliday (1993-94; 8 denboraldia)
- Alan Rosenberg: Eli Levinson (1993-94; 8 denboraldia)
- Debi Mazar: Denise Ianello (1993-94; 8 denboraldia)
Kanpo estekak
aldatu- L.A. Law telesailaren sarrera eta doinua ikusgai eta entzungai.Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)