Línea (aldizkaria)

Línea hilabetekari argentinarra izan zen. Peronismo joerakoa zen.[1]

Línea (aldizkaria)
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaArgentina
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania

HistoriaAldatu

Sortzaile nagusia José María Rosa (1906-1991) historialari argentinar ospetsua izan zen, 1980an. Haren lema nagusia zera zioen: «La voz de los que no tienen voz», hau da, «ahotsik ez dutenen ahotsa». 1976tik 1983ra Argentinan gailendu zen diktaduraren aurkako jarrera izan zuen. Helburua zen Argentinako pentsamendu kritikoaren argia piztuta mantentzea militarren zentsuraren gainetik. José María Rosaren irudiak garrantzi handia zuen eta horri esker aldizkiariak aurrera egin zuen baina hala ere behin baino gehiagotan bahitua izan zen eta epaiketa asko pairatu behar izan zuen. Hamaikagarren zenbakia, adibidez, 1981ko ekainekoa, zuriz agertu zen esaldi bakar batekin: "Tapa aprobada por la censura", zentsurak guztiak ixilik egoten nahi zuela adierazteko.[2]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu