Ireki menu nagusia

Líber Seregni (Montevideo, Uruguai, 1916ko abenduaren 13a - 2004ko uztailaren 31) militarra eta politikaria izan zen.

Líber Seregni
Líber Seregni 1971.jpg
Bizitza
Jaiotza Montevideo1916ko abenduaren 13a
Herrialdea  Uruguai
Heriotza Montevideo2004ko uztailaren 31 (87 urte)
Hobiratze lekua Central Cemetery of Montevideo Itzuli
Heriotza modua : pankreako minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Jasotako sariak
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Colorado Alderdia
Fronte Zabala

BizitzaAldatu

Armadan egin zuen karrera. 1936rako, tenientea zen, eta, 1963an, jeneral izendatu zuten. Hala ere, ideia liberalengatik nabarmendu izan zen beti. Horren erakusgarri, Pacheco lehendakariaren gobernuak armadari ematen zizkion eskumenekin eta haren jardunbide zapaltzailearekin ados ez zegoenez, erretiroa eskatu zuen 1968an.

Armada alde batera utzirik, hautagai aurkeztu zuen bere burua 1971ko lehendakaritzarako hauteskundeetan, Frente Amplio ezkerreko koalizioaren buruzagi gisa. Arrakasta handia lortu zuen, bigarren gelditu baitzen. 1973an, militarrek estatu-kolpea eman zuten, eta, Seregni kolpearen kontra agertu zelarik, atxilotu eta espetxeratu egin zuten. 1975ean aske utzi zuten, baina 1979an berriro atxilotu, eta 15 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. 1984an gelditu zen aske, eta, harrezkero, demokraziaren aldeko jarrera erakutsi zuen. Frente Amplio taldearen hautagaia izan zen 1984ko hauteskundeetan, nahiz eta gobernu militarrak horretarako debekua ezarri zion. 1989an lortu zuen hauteskundeetan parte hartzeko baimena, bere hautagaitza zela-eta koalizioan barne-liskar asko izan ondoren; hirugarren gelditu zen (botoen % 21).

ErreferentziakAldatu