L'insurrection qui vient

L'insurrection qui vient, euskaraz "Heldu den matxinada", 2007 urtean argirataturiko entsegu politiko bat da, "Comité invisible" edo "Ikusezinezko komite" bat plazaratua, egungo egoera soziopolitikoaren azterketa egiten duena, ikuspuntu anarkista eta autonomo batetik. Entseguak erabateko matxinada baten beharra eta saihestezintasuna adierazten du, 2005eko Frantziako matxinadaren haritik eta hedakuntza zabala izan du Frantzian eta beste herrialdeetan. Frantziako poliziak Julien Coupat gazteari egozten dio liburuaren idazketa, Tarnac auzia dela eta bere aurka egindako terrorismo-salaketen baitan.

L'insurrection qui vient
Datuak
IdazleaThe Invisible Committee (en) Itzuli
Argitaratze-data2007
Generoasaiakera
Jatorrizko izenburuaL’Insurrection qui vient, Der kommende Aufstand, The Coming Insurrection, La venonta ribelo, La insurrección que viene, A Insurreição que vem, Den kommende opstand eta Det stundande upproret
ArgitaletxeaLa Fabrique (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

aldatu