Kyle of Lochalsh
Kyle of Lochalsh (Eskoziako gaeleraz Caol Loch Aillse) Eskoziako Highland eskualdean dagoen mendebalde kostaldeko udalerri bat da. Inverness hiritik 100 kilometro inguru mendebalderantz dago, Loch Alsh aintziraren sarreran. Bere aurrean Skye uhartea eta bertan dagoen Kyleakin udalerria kokatzen dira.
Kyle of Lochalsh Caol Loch Aillse | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Highland |
Posta kodea | IV40 |
Geografia | |
Koordenatuak | 57°16′54″N 5°42′48″W / 57.2817°N 5.7133°W |
Azalera | 1,19 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 650 (2016) |
Dentsitatea | 546 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 |
lochalsh.com |
Bertan Skye uhartera errepidez joateko pasabide bakarra den Skye Bridge zubia kokatzen da (beste modu bakarra 1995ean zubia eraiki zen arteraino, ferryz zeharkatzea baitzen), uharte hartan dagoen Kyleakin udalerriarekin elkarlotuz. Honela bada, Kyle of Lochals udalerria Skye uhartearen lehorreko ataria dela esan liteke. Eilean Donan gaztelu ospetsura joateko abiapuntu ezin hobea ere bada.
Eraikina
aldatuIruditegia
aldatu-
Kale nagusia
-
Itsasotik ikusita
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Eskozia |
- Kyle of Lochalsh udalerriko webgunea (Ingelesez)