Kutxa Ekogunea parkea

Kutxa Ekogunea parkea Donostian dagoen ingurumenari buruzko parke tematiko irekia da, xedetzat jasangarritasuna sustatzea duena[1]. Donostiako hegoaldean dago, Hernaniko mugan, Oriamenditik[2] eta Chillida-Lekutik hurbil, nekazaritza-eskola izandako antzinako Zabalegi finkan eta horren inguruetan. 25 hektarea ditu parkeak. Kutxa Gizarte Ekintzak garatutako proiektua da.

Kutxa Ekogunea parkea
Intsektuen hotela
Kutxa Ekogunea parkea is located in Donostia
Kutxa Ekogunea parkea
Kutxa Ekogunea parkea
Kutxa Ekogunea parkea (Donostia)
Koordenatuak43°16′41″N 1°59′38″W / 43.278139°N 1.993779°W / 43.278139; -1.993779
UdalerriaDonostia,  Gipuzkoa

Historia aldatu

1950eko hamarkadan sorturiko Zabalegi Nekazaritza eskolan dago Kutxa Ekogunearen jatorria. Urte askoan, eskolak Gipuzkoako baserritarrentzako hainbat trebakuntza- eta sustapen-ekintza garatu zituen, baina Arkaute, Derio eta Fraisoroko granja modeloak zirela eta, bertako ekintza jaisten joan zen.

Proiektuak aldatu

 
Zabalegi Nekazaritza eskola 50eko hamarkadan.

Baratza Parke Sarea aldatu

 
Baratza Parke Sarea

Kutxa Ekoguneak elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzeko helburuaz, Baratze Parkea Sarea egitasmoa abian jarri du Gipuzkoako hainbat herrietan, Udal desberdinekin lankidetzan. Baratze Parkeak lursail bat etxetik gertu eskuratzeko aukera eskaintzen dio herritarrari, norberaren barazkiak autokontsumorako era ekologikoan ekoiztu ditzan, proiektu komunitario honen babespean. 2012an proiektua hasi zen eta 2016 urte amaieran Baratze Parkeak 19 izango dira[3].

Baratzakideak laguntzeko 2015eko apiriletik Furgobaratza izeneko proiektua martxan dago[4]

Baratza Interpretazio zentroa aldatu

Baratze Parkeko erabiltzaileei zein ikastetxe eta formazio zentroei zuzenduta, eta oro har bisitari guztientzako gune irekia da. Bertan barazkigintza ekologikoarekin lotutako erakusketa dinamikoak, baratze-ereduak, teknika desberdinak, bertako barietateko landareak, e.a. ikusgai eta ikasgai daude. Elikagai ekologikoen ekoizpena eta kontsumoa sustatu herritar guztien artean du helburu eta ikas-tresna bat eskaini nahi die barazkigintza ekologikoan jardun nahi dutenei eta parkeko bisitarien artean barazkigintza ekologikoan interesa piztu.

Intsektuen babeslekua aldatu

Baratzan garrantzizkoa izan ohi da bioaniztasuna. Horregatik Baratza Interpretazio zentroan baratza bizi batean aurki dezakegun fauna mesedegarriarentzako egurrez, teilaz, harriz eta kartoiez egindako Intsektuen Hotela izeneko estruktura dago, fauna honek izurriteak kontrolatu eta landareen polinizazioan laguntzen duelako.

 
Kutxa Ekoguneko Haur Parkea

Haur Parkea aldatu

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea materiale naturalekin egindako haurrentzako jolaslekua da. 700 m2-ko zabalera eta 7 m altuera duen parke hau pedagogo talde batek garatu zuen arkitektoekin batera eta 0-11 urte bitarteko haurrentzako aisia espazioa da.[5] Haurren jolasteko eran oinarrituta dago eta hauen sormena, autonomia, auto-estimua, erlazioak eta psikomotrizitatea sustatuko dituen estrukturak eta euskarriak ditu, hala nola, zuhaitzak dituzten soro biribilak, sareak, negutegi argitxuak, baserritxo bat, … Jolas autonomoaz gain, egunero ikasteko tailerrak eskaintzen dira eta astebururo ikuskizun bereziak, urtebetetze festak ere antolatzen dituzte[6].

Kontsumo Jasangarria aldatu

 
Kutxe Ekoguneko proiektuen mapa

Etxeko Ura aldatu

Kutxa Ekogunearen nahia Etxeko Ura ekimena Gipuzkoan zehar zabaltzea da, eskualde bakoitzeko erakundeekin batera, iturriko ura kontsumitzeko ohitura jasangarria berreskuratzea . Ekimen honek helburu hirukoitza du: uraren kalitatea bistaratzea, plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua gutxitzea eta kontsumitzaileak kontsumo kontziente baterako bidean jarrera aldaketak barneratzea. Horretarako, kristalezko ur pitxar berrerabilgarriak eskaintzen zaizkie ostalariei, bezeroek hala eskatu beharrik gabe erabil ditzaten. Modu honetan, iturriko ura aprobetxatuz eta kristalezko pitxarra berrerabiliz, kalitate berbera eskainiko dugu baina aztarna ekologikorik gabe.

Txingudi, Añarbe[7], Urola Garaia[8], Tolosaldean[9] eta  Debagoienan[10] garatu da kanpaña hau. 400 establezimendu baina gehiagotan aurki dezakegu eta hilean 26.000 erabileren bidez beste horrenbeste botilen kontsumoa ekiditen du.

Ontziratu zaitez! aldatu

Gipuzkoan hondakinen murrizketan lagundu nahian jaio zen Ontziratu zaitez ekimena. Arraina, haragia eta beste produktuak erosterakoan paperean biltzeaz gain plastikozko poltsa bat edo bitan sartzen ditugu. Alternatiba gisara,  Gipuzkoako 40 udalerritan 70.000 ontzi edo tuper banatu dituzte eta kanpaina abian den herri eta eskualdeetan, jendearen ohiturak aldatzen ari dira: 27.000 erosketa egiten dira hilero ontzi bitartez, eta erosketa bakoitzean 6 gr paper eta plastikozko poltsa bat aurrezten da. Dagoeneko 200 arrandegi eta harategi baino gehiagok egin dute bat Ontziratu zaitez! kanpainarekin[11][12].

Garaikoa aldatu

Garaiko produktuak erosi eta kontsumitzen ditugunean, hemengo baserritarrei laguntzeaz gain, ingurumena gutxiago kutsatzen  dugu eta elikagaiak momentu onenean jaten ditugu, osasuntsuak direnean eta zapore hobea dutenean. Urte sasoi eta hilabete bakoitzean berezkoak diren produktuak ezagutzeko jaio zen Garaikoa App-a eta errezetak ere baditu aplikazio honek garaian garaiko elikagaiak erabiliz[13][14].

Euskararen Ginkana aldatu

Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko lehiaketa da Euskararen Ginkana.  Euskal Herri mailako taldekako lehiaketaren 5. Edizioa izan da 2016koa eta, honez gain, udalerri eta eskualde mailan ere tokiko Euskararen Ginkanak abian jartzeko eskaintza dute. Hizkuntza aniztasuna eta hizkuntza-ekologia gaitzat hartuta, jolasa baliatzen dute talde eta eragile desberdinek (guraso taldeak, kultur eta aisialdi taldeak, eskolak, euskaltegiak, kuadrilak…), online bidezko probak gainditu ondoren, finalaren egunean, euskara bultzatzeko saria eskura dezaten. 

Ingurumen Hezkuntza aldatu

Ekogunean hezkuntza etapa guztietarako eguneko bisita praktikoak egiten dira. Ikasturterako diseinatutako ekimen eta tailerren gai nagusiak hauek dira: Baratza, ura, energia eta hizkuntza-ekologia. Gai hauek haur hezkuntzatik hasi eta bigarren hezkuntzara bitarteko etapa orotan lantzen dituzte. Txikitxoenekin ekintza eta jolasa  oinarri izaten dituzten bezala, etapa eta adinean aurrera egin ahala, metodologia zientifiko eta teknikoagoak baliatzen dituzte.

Ekopolis aldatu

Kutxa Ekogunean Ekopolis izeneko hirigintza jasangarria, bioeraikuntza eta eraikinen zaharberritzea biltzen dituen programa dute. Bertan, erreforma eta ekipamenduetarako irtenbide jasangarriak aztertzen dira eta horretarako irizpide jasangarriekin zaharberritutako eraikin bat eta bi eraikin bioklimatiko dituzte, bata lastozkoa eta bestea termo-buztinezkoa.

Gazte Ekoliderrak aldatu

Jasangarritasunean eta liderargoan heztea bultzatu asmoz jaio zen Gazte Ekoliderrak proiektua, gazteak aktibatu eta kolektiboki antolatzeko. 143 gaztek parte hartu dute 2010etik 2015era Trebatu, Ekin eta Izan lelopean, eta Ekoliderrak, sarean antolatuak eta jasangarritasunaren alde lanean jarraitzen dute orain ere.

Parkeko eskulturak aldatu

Dora Salazarren Mujer árbol aldatu

Dora Salazar artista nafarra, Gipuzkoan 80ko hamarkadatik oso ezaguna da bere eskultura publikoengatik. Oraingo honetan Ekoguneko parkea aukeratu du Mujer árbol eskultura kokatzeko, kulturak naturari kendu dionaren zati bat bueltatuz. Dora Salazarren hitzetan, emakumeak zuhaitzak bezain beste lurraz, argiaz eta uraz elikatzeko beharra dauka.<gallery mode="nolines" widths="150px" heights="288px"> Fitxategi:Mujer Arbol.jpg| Fitxategi:Mujer Arbol 2.jpg|

Erreferentziak aldatu

  1. Iraola, Arantxa. (2011-4-6). «Proiektua ez dugu mugatu nahi Ekogunera; Gipuzkoa berdetzea bilatzen dugu» Berria (Noiz kontsultatua: 2011-4-6).
  2. (Gaztelaniaz) «Cesión de 57.000 metros para crear un parque rural en Oriamendi» El País 2015-3-22 (Noiz kontsultatua: 2015-3-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Kutxa Ekogunea impulsará un parque de huertos en 16 municipios guipuzcoanos» Diario Vasco 2015-10-12 (Noiz kontsultatua: 2015-10-12).
  4. (Gaztelaniaz) Sebastian, Velasco. (2015-4-16). «Ekogunea se pone como objetivo acercarse a los ‘baratzekides’» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2015-4-16).
  5. (Gaztelaniaz) Vázquez, Iraitz. (2015-12-17). «El nuevo espacio para niños creado por Kutxa en Donostia abre el sábado» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2015-12-17).
  6. (Gaztelaniaz) Cortés, María. (2016-1-24). «Mucho más que un parque infantil» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2016-1-24).
  7. «Ostalariek etxeko ura emateko, kanpaina hasi du Ekoguneak» Berria 2013-4-20 (Noiz kontsultatua: 2013-4-20).
  8. (Gaztelaniaz) Zaldua, Asier. (2014-12-12). «Urola Garaia anima a pedir agua del grifo en los restaurantes» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2014-12-12).
  9. (Gaztelaniaz) Arandia, Elena. (2015-4-12). «'Etxeko Ura' promueve el agua de grifo en Tolosaldea» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2015-4-12).
  10. (Gaztelaniaz) Oliden, Kepa. (2015-5-2). «Agua del grifo, por favor» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2015-5-2).
  11. (Gaztelaniaz) Viñas, Elena. (2013-6-8). «Se repartirán 14.000 recipientes en Oarsoaldea para hacer compras» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2013-6-8).
  12. «Oñati promoverá el uso de tuppers para hacer la compra» Noticias de Gipuzkoa 2015-7-2 (Noiz kontsultatua: 2015-7-2).
  13. Agirre, Ilargi. (2015-9-19). «Garaikoen eta bertakoen alde» Berria (Noiz kontsultatua: 2015-9-19).
  14. (Gaztelaniaz) Cortés, María. (2014-6-14). «Campaña en Hernani para conocer y consumir productos de temporada» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2014-6-14).

Kanpo estekak aldatu