Kutsidazu bidea, Ixabel (antzezlana)

2003an Gorringo taldeak estreinatutako antzezlana

Kutsidazu bidea, Ixabel 2003an Gorringo Antzerki Taldeak estreinatu zuen antzezlana izan zen. Zuzendaria Anartz Zuazua izan zen.[1] [2] 2003an. Antzezlan hori mugarri bat izan zen euskarazko antzerkian, ia bi urtez iraun zuen, eta 180 emanaldi izan ziren.[3][4]

Kutsidazu bidea, Ixabel (antzezlana)
Jatorria
Egilea(k)Joxean Sagastizabal eta Nagore Aranburu
Argitaratze-data2003
Ezaugarriak
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Anartz Zuazua
Antzezlea(k)

Joxean Sagastizabalek 1994an argitaratutako umore eleberrian oinarritutako antzezlana da. Erabat arrakastatsua, euskarazko fikzio-libururik salduenetarikoa da. Milaka euskaldun berri nobela eta antzezlaneko pertsonaiarekin identifikatu ziren. Istorio barregarria eta entretenigarria kontatzen du; horrekin batera, errealitateren ispilu da, euskaldun berriek inoiz izaten dituzten beldurra eta lotsa erakusten ditu, euskaraz komunikatu ahal izateak sortzen duen poza ahaztu gabe.

Nagore Aranburuk egin zuen antzerkirako egokitzapena, Sagastizabalek partu zuen horretan eta liburuan ez zeuden eszena batzuk gehitu zituen.[1]

Istorioa

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eleberrian, 1978ko uztailean, Juan Martin donostiar gaztea Tolosaldeko baserri batera doa euskaltegian ikasitako euskara hobetzera. Baserriko familia amonak, gurasoek, seme bikiek eta bi alabak osatzen dute. Alaben artean, Ixabel ederra. Umore handiz, guztiz ezezaguna zaion mundu horretan Juan Martinek dituen arazoak kontatzen ditu: "benetako" euskararekin (berarentzat ulergaitza denez, "swahili" deitzen dio), baserriko lanekin eta Ixabelenganako amodiozko kontuekin.

Goizean eskolak hartu ondoren, Juan Martinek laguntza eskaini die etxeko baserritarrei haien zereginetan. Dena den, heldu bezain laster, gauzak ez direla berak pentsatu zuen bezain errazak konturatu da: alde batetik, herrixkako euskararen zailtasuna. Euskaltegian ikasitakoaren eta familiakoaren artean alde handia dago eta batzuetan ulertu ezinik dabil, bere esanahi pertsonalak asmatzen. Denboraren poderioz, pixkanaka-pixkanaka moldatu da haien hizkera bereziaz eta etxeko elkarrizketetan parte hartu du. Euskaltegian lankideak topatu dituen arren, ez dira oso lagungarriak, bakoitzak hizkuntza bere moduan egiten baitu. Txarto pasatu du protagonistak, bere hizkera "benetako" euskarara itzuli nahian.

Beste alde batetik, baserriaren bizimodura ohitu behar du. Goiz altxatu, sardexka belarra erabili edo baratzean barazkiak aurkitzen ikaragarrizko abenturak, baserritarren begi txundituen aurrean. Hala ere, guztia ez da hain latza, baserrian bizi den bere adineko neskari esker, Ixabeli esker, hain zuzen ere: biak maitemindu dira eta neska haren aholkulari gisa aritu da, barregura saihesten, Juan Martinek hanka sartzen duen bakoitzean.

Pertsonaiak eta aktoreak

aldatu

Filma eta telebistako seriea

aldatu

2006ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian zinemazko bertsioa aurkeztu zuten. Urte berean, ETB 1ean telesaila emititzen hasi zen, filmeko argumentuari beste bilbeak gehitzen zizkion muntai batekin. Filmaren arrakastari ahalik eta zuku gehien atera nahian, Sagastizabalek bigarren zatia argitaratu zuen.

Bertsioak

aldatu

Jatorrizko bertsioa 2003-2004an ikusi ahal izan zen. Bukaeran Euskal Telebistak grabatu eta zabaldu zuen telebistarako bertsio bat, oraindik ETB-Nahiera zerbitzuan ikusgai dagoena.[5]

Geroago, antzezlanak sortzen zuen arrakasta ikusita, zenbait bertsio moldatu izan dira eta belaunaldi berriek ere gozatu ahal izan dute gidoiaren freskuraz. Esate baterako, Zurriola Antzerki Eskolan, zuzendari moduan Mikel Sarriegi bera izan dela, jatorrizko bertsioan aktore protagonista izan zena. Zurriolakoek bertsio hauekin bi sari jaso zuten Donostiako Gazteen Antzerki Topaketetan:

  • 2013an Junior kategoriako Obrarik onenaren saria. [6] [7]
  • 2016an Senior kategoriako Talde artistikorik onenaren saria[8]
 
Zurriola Antzerki Eskola (2016)[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Ainhoa Oiartzabal.- Antzerkirako bidea "kutxidatzen": Gorrino Taldea Joxean Sagastizabalen "Kutxidazu bidea, Ixabel" liburuan oinarritutako antzerki lana prestatzen ari da prentsa artikulua, Euskaldunon Egunkaria kazetan argitaratua 2003ko urtarrilaren 22an,[1] Kontsulta data 2019-06-18
  2. (Ingelesez) Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  3. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2021--06-16). ««Tximeleta efektua gertatzen da; egia da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  4. Garate, Katixa. (2003-03-16). ««Beharbada idazleek gehiago asmatzen dute interesatzen, hunkitzen gaituzten gaiak idazterakoan, antzerki autoreek baino»» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  5. «Bideoa: Antzezlana. Kutsidazu bidea Ixabel (antzezlana) | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  6. «Kutsidazu bidea, Ixabel» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2013-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  7. «Bi sari ikastolarentzat Topaketan:'Kutsidazu' eta 'Psikiatriko bateko ametsak'» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2013-06-15 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  8. a b Zurriola Antzerki Eskola. (2016). Kutsidazu Isabel 2016. Zurriola ikastola (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu