Kuskue tanden Iñaki Iñurrietak idatzitako eleberri bat da, 2004an Alberdania argitaletxeak plazaratua.

Argumentua aldatu

1980ko hamarkadaren hasiera da eta filologiako ikasle batzuk Donostiako ikasle-pisu batean daude. Hainbat eratako estrategiak antolatzen dituzte etengabe sortzen zaizkien galderei erantzuteko. Dena teorizatu beharra izaten dute beti, bai eguneroko pasarterik arruntena, bai eta beren arteko harremanak ere. Oteizaren kume umoretsuak dira. Donostiako Kontxan, parekorik gabeko postalaren aurrean, beste maila batera jasoko dituen ekintza poetiko erabatekoa mamitu nahi dute nork bere zoroak agintzen dion moduan. Tori lau oinak, postala, pastela, postula, pistola, eta bota bertsoa. Neurri eta doinu librean.

Kanpo estekak aldatu