Kurt Tsadek Lewin (Mogilno, Kujavia-Pomerania, Polonia, 1890eko irailaren 9a - Newtonville, Massachusetts, AEB, 1947ko otsailaren 12a) alemaniar psikologo eta filosofoa izan zen (1933an estatubatuar naziotasuna eskuratu zuen). Taldeen psikologia, bizi-espazioa eta pertsonen arteko harremanak ikertzeko interesa agertu zuen. Psikologia sozialaren sortzailetzat jo ohi da saritan.

Kurt Lewin

Bizitza
JaiotzaMogilno (en) Itzuli1890eko irailaren 9a
Herrialdea Alemania  1933ko abuztua)
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNewtonville (en) Itzuli1947ko otsailaren 12a (56 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Tesi zuzendariaCarl Stumpf
Alois Riehl (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Bluma Zeigarnik (en) Itzuli
Leon Festinger
Beatrice Wright (en) Itzuli
Dorwin Cartwright (en) Itzuli
Ronald Lippitt (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, unibertsitateko irakaslea eta ekonomialaria
Enplegatzailea(k)Cornell Unibertsitatea
Massachusetts Institute of Technology
Duke Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
InfluentziakGestalt
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaTibetar budismoa

Berlingo Gestalt Psikologia Eskolako lau handienetako bat da, Max Wertheimer, Wolfgang Köhler eta Kurt Koffkarekin batera. Gizarte zientzietan "eremuaren teoria" proposatu zuen, eta psikologia sozialean oinarrizkoak diren beste autore batzuk trebatu zituen. Nortasunaren teoria dinamiko bat (1935) eta Gatazka sozialen konponbidea (1948) lanak nabarmentzen dira.

Haggbloom eta cols. (2012) 18. lekuan kokatzen dute, psikologian autore handien berrikuspen orokorrean. Bizitza osoan zehar psikologiaren ikasketa zientziaren filosofiako berezko proposamenekin konbinatu zuen, garapen teorikoa ikerketa enpirikoarekin lotzen saiatuz motibazioaren, haurren garapenaren eta portaera sozialaren azterketan, ikasteko edo lan egiteko lekuak zientziaren laguntzarekin gizatiartuz.

Kanpo estekak aldatu