Kunda

Presoen lekualdaketa kartzela batetik bestera

Kunda esaten zaio Hego Euskal Herrian eta Espainian (gaztelaniaz, presondegietako hizkeran, cunda[1]) presoen garraio antolatuari, espetxe batetik bestera presoak eramateko prozedura multzo eta sistemari[2]. Espainian erabiltzen den termino tekniko ofiziala conducción da (gidatzea edo gidaritza), eta espetxeko hizkerak hori cundación bihurtu zuen, cunda edo kunda bilakatu aurretik[3][4].

Alemaniako Juztisbus bat, presoen garraiorako autobus leihorik gabea, Espainian kanguro esaten zaionaren parekidea

Espainiako espetxe sisteman, preso bat espetxe batetik bestera mugitu behar denean, ez da egiten garraio pertsonalizaturik. Aldiz, beste herrialde batzuetan bezala, berezitutako autobus batzuk erabiltzen dira, eta hauek ibilbide jakin bat jarraitzen dute, geltoki bakoitzean (espetxe bakoitzean, alegia) preso batzuk jasoz eta utziz. Autobus berezi horietan, ziega txiki eta indibidualetan gatibu doaz presoak. Espetxeetako hizkeran, kanguro esaten diete Espainian autobus hauei[2][1]. Normalean Guardia Zibila enkargatzen da kundaz, eta erakunde honen irudia daramate kanguro autobusek[2]. Presoentzat kunda prozedura neketsu, deseroso eta gogorra da[5][2][4] besteak beste oso luzea delako.[6]

Sistema honek azaltzen du, adibidez, 2018an preso independentista katalanak (Oriol Junqueras, Jordi Cuixart eta beste batzuk) Espainia erdialdeko kartzeletatik Kataluniara gerturatu zituztenean, ez zutela bidaia zuzena egin, baizik eta geldialdia egin behar izan zutela Zaragozako Zuera espetxean[5].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Argot o jerga carcelaria - LoQueSomos» LoQueSomos 2015-02-01 (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
  2. a b c d Gorosabel, Oier. «Kundia — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
  3. «Oier Gorosabel on Twitter» Twitter (Noiz kontsultatua: 2018-07-04).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Diccionario taleguero | Infoprision» www.infoprision.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-04).
  5. a b «Junqueras, Romeva, Sànchez i Cuixart ja són a la presó de Zuera, a Saragossa» RAC1 (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
  6. (Gaztelaniaz) Ereñaga, Amaia. (2023-08-11). ««Todo lo que he hecho ha sido por vivir y por ser como nací»» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).

Kanpo estekak aldatu