Kultura purua espezie berdineko bakterioz osatutako kultura da. Kultura puruan bakterio guztiak berdinak direnez, ikerketa genetiko eta biokimikoak egiteko kultura purua oso erabilia da laborategian.

Kultura purua bakterio bakar batetik eratorria da, edo bakteriar kolonia batetik. Kultura purua lortzeko aukeratu nahi den bakterioa isolatu edo bakartu egin behar da. Hori segidako ereintzak egiten lortzen da, kultura purua eskuratu arte. Funtsezkoa da aukeratu nahi den bakterioaren eskakizun nutritiboak eta ekologikoak ezagutzea, eskakizun horiek asetzen dituzten hazkuntza-inguruak eta inkubatze-kondizioak laborategian erabiliz. Modu horretan bakterio hori haziko da eta gainontzeko guztiak ez.

Hazkuntza-inguru hautakorrak erabiliz (bakterio baten hazkuntza errazten dutenak, besteen hazkuntza eragotziz) kultura puruen lorpena eskuragarriagoa da.

Kanpo estekak aldatu