Saietera
(«Kuku-leiho» orritik birbideratua)
Saietera, halaber gezileihoa, horma batean dagoen irekidura bertikal estua da, arkuz geziak edo baleztaz saietak jaurti ahal izateko.[1] Era askotakoak izan zitezkeen; oso arruntak ziren gurutze-formakoak.


Saieteraren atzean zeuden barneko hormak angelu zeiharrean ebakitzen ziren maiz, arkulariak ikuseremu eta tiro-eremu zabalak izan zitzan. Irekidura bertikal meharrak aukera ematen zion arkulariari jaurtiketaren angelua eta norabidea aldatzeko, baina erasotzaileei zaila egiten zitzaien arkulariari kalte egitea, oso helburu txikia baitzen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iruñeko harresiak: glosarioa. pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2023-6-18).