Kronometro

Denbora oso zehatz kontatzen duen aparatua, erloju baten itxura duena. Gertaera baten iraupena neurtzeko erabiltzen dira, eta ordu, minutu eta segundoez gainera, segundo-zatiak ere (hamarrenak, ehunenak...) neurtzen dituzte

Kronometroa denbora zehaztasun handiz neurtzen duen erloju bat da. Hizkera arruntean, denbora-tarte baten iraupena, adibidez kirol-probetan, zehaztasun handiz neurtzen duten kronografo direlakoei ere deitzen zaie kronometro. Kronometroak itsasoko nabigazioan kalkulu geografiko eta astronomikoak zehaztasunez egiteko asmatu ziren. John Harrison britaniarra izan zen, XVIII. mendean, kronometroan hobekuntza handienak egin zituena.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.