Krispin Sorarrain Uzkudun (Asteasu, 1889ko azaroaren 19aAlkiza, 1974ko irailaren 11) Alkizako alkatea eta kronista izan zen.

Krispin Sorarrain
Alkizako alkatea

Bizitza
JaiotzaAlkiza1889ko azaroaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAlkiza1974ko irailaren 11 (84 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta bizargina

Bizitza aldatu

Asteasuko Elizmendi bailarako Motxe baserrian jaio zen. 1893an umezurtz gelditu eta Zizurkilgo osaba-izebarengana joan zen bizitzera.

Baserriko lanak egiteaz gain bizargina zen eta Asteasun bertan zuen bizartegia. Soinujolea ere bazen. Esaten denez, 1913ko Santiago egunean, uztailaren 25ean, Billabonatik abiatu zen soinua joz eta Hernioraino ailegatu zen jotzeari laga gabe[1]. Igandeetan soinua jotzen zuen Alkizako plazan eta inguruko herrietatik ere deitu egiten zuten ezkontza, festa eta antzekoetrako.

1915ean Maria Hermenegilda Amunarriz Blanzako anoetarrarekin ezkondu eta Iriarte baserria aldatu zen. eta zortzi seme-alaba izan zituzten. 1922 Alkizako Perurena baserrira mugitu zen familia eta bertan jaio ziren 4 seme-alaba gazteenak, tartean Antonio Sorarrain euskal idazlea. Krispin 1930ean alargundu zen.

Alkate eta kronista aldatu

1924an Argia astekarian herriko kronikak idazten hasi zen, Ernio-Mendi goitizenarekin. 1936a arte hogeita hamar kronikatik gora idatzi zituen. Kontuan hartu behar da herrian beste kronista batzuk ere aritu zirela garai berean. Hona 1924ko azaroaren 16ko alean publikatu zuen kronikaren zati bat:

'Baserritarrak pozik gabiltza. Udazken ederra jaungoikuak eman digu, artua galanki, babarruna asko, sagarra beñere ezagutu den geyena, aurten sagardo ederrak izango diran ustea degu ¡nai nuke! Onenak etxian gelditu ta txarrenak besteri ema; nik beintzat ez det inun pitarrik eskatuko aurten, baizik ¡sagardua! eta ¿zeñelin edan biardira? Gaztañak basuan gelditu zaizkigula, sardiñ zarrak txarrak eta garesti daudela.¡A! sagardo onak berak emango du egarria ¡ala beharrko!'

1931ko udal hauteskundeetan alkate aukeratu zuten eta 1934an zinegotzi. II. Errepublikaren kontrako matxinatuen Burgosko Juntak 1936ko abuztuaren 27an kargugabetu zuen alkatearekin eta gainerako zinegotziekin batera. 500 pezeta isuna ordaindu behar izan zuen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. «Krispin Sorarrain, Asteasuko soinujolea - Asteasu» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2001). Alkiza auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950). Alkizako udala, 479 or. ISBN 84-606-3058-7..