Krimena eta zigorra
Krimena eta zigorra[1] (errusieraz: Преступление и наказание, Prestuplenie i nakazanie) Fiodor Dostoievskiren nobela onenetariko bat da. 1866an publikatu zen Errusiar mezularia aldizkarian, 12 ataletan, eta hurrengo urtean liburu gisa argitaratu zen. Egilearen etapa helduko lehen eleberria ona dela kontsideratzen da.
Krimena eta zigorra. | |
---|---|
![]() Nobelaren lehen edizioa, 1867 | |
Datuak | |
Idazlea | Fiodor Dostoievski (1866) |
Argitaratze-data | 1866 |
Generoa | Nobela filosofikoa, Nobela psikologikoa |
Jatorrizko izenburua | Преступление и наказание (Prestupleniye i nakazaniye) |
Hizkuntza | Errusiera |
Herrialdea | Errusia |
Euskaraz | |
Izenburua | Itzuli gabe |
ArgumentuaAldatu
Nobela Rodion Romanovitx Raskolnikov ikasle gaztearengan zentratzen da. Diru faltak bultzatuta, bere zuzenbide ikasketak uztera derrigortuta agertu da, eta San Petersburgoko auzo pobre bateko bere alokairuko gelan ziztrinean igarotzen ditu egunak. Miseriak bultzatuta, Raskolnikov atso lukerrero bat hiltzeko plana prestatzen hasi da, eta bere ekintzak justifikatzeko teoria bat garatu du. Horren arabera, zenbait pertsonak eskubidea dute halako ekintzak egiteko, horrela helburu goren bati zerbitzatzen badiote. Nobelan zehar, Rasklnikovek hainbat alditan bere burua Napoleonekin parekatzen du, eta hark, bere egoeran egon balitz, gauza berbera egingo zukeelakoan dago. Gainera, haren ustetan, mesede bat egin dio munduari atso lukurreroa hilda. Krimena egin duen unetik bertatik, Raskolnikov dilema moralak ditu, eta azkenean, bere burua entregatzen du.
PertsonaiakAldatu
Errusiera eta erromanizazioa | |||
---|---|---|---|
Izena, Ezizena | Patronimikoa | Abizena | |
Родиóн Rodion |
Ромáнович Romanovitx |
Раскóльников Raskolnikov | |
Авдо́тья Avdotya |
Рома́новна Romanovna |
Раско́льникова Raskolnikova | |
Пульхери́я Pulkheria |
Алексáндровна Alekxandrovna | ||
Семён Semion |
Заха́рович Zakharovitx |
Мармела́дов Marmeladov | |
Со́фья, Со́ня, Со́нечка Sofya, Sonya, Sonechka |
Семёновна Semionovna |
Мармела́дова Marmeladova | |
Катери́на Katerina |
Ива́новна Ivanovna | ||
Дми́трий Dmitri |
Проко́фьич Prokofjitx |
Разуми́хин Razumikhin | |
Праско́вья Praskovya |
Па́вловна Pavlovna |
Зарницына Zarnitsyna | |
Арка́дий Arkadi |
Ива́нович Ivanovitx |
Свидрига́йлов Svidrigajlov | |
Ма́рфа Marfa |
Петро́вна Petrovna |
Свидрига́йлова Svidrigajlovna | |
Пётр Piotr |
Петро́вич Petrovitx |
Лужин Luzhyn | |
Андре́й Andrei |
Семёнович Semionovitx |
Лебезя́тников Lebezyatnikov | |
Порфирий Porfiri |
Петрович Petrovitx |
||
Лизаве́та Lizaveta |
Ива́новна Ivanovna |
||
Алёна Aliona |
|||
Azentuak silaba tonikoa markatzen du. |
ErreferentziakAldatu
- ↑ Harluxet Hiztegiak erabilitako izena