Kotizazio-oinarriak langilearen soldatatik abiatuta kalkulatutako zenbatekoak dira. Oinarri hauen bitartez kenkariak, prestakuntzen zenbatekoak... kalkulatzen dira. Atal hau nominaren beheko aldean ageri arren, kenkariak kalkulatu aurretik egin behar dira.

Ondorengo hauek dira:

  • Kontingentzia arruntetarako kotizazio-oinarria (KAKO)
  • Kontingentzia profesionaletarako kotizazio-oinarria (KPKO)
  • Aparteko orduengatiko kotizazio-oinarria (AOKO)
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako (PFEZ)atxikipenerako oinarria (PFEZAO)

Nola kalkulatu KAKO:

OINARRIZKO SOLDATA + SOLDATA-OSAGARRIAK (aparteko orduak aparte) + SOLDATAZ KANPOKO OSAGARIAK + APARTEKO PAGEN HAINBANAPENA