Kostu zuzen

Kontabilitatean, kostu zuzena produktu edo enpresa bateko jarduera edo atal bati zuzenean esleitzen zaion kostua da, produktu edo atal horri soilik dagokiolako. Gehienetan kostu aldakorrak izaten dira, ekoizpena zein den aldatzen direnak, hala nola, erabilitako lehengaiak edo osagaiak. Badira, ordea, kostu zuzenak izan daitezkeen kostu finkoak (adibidez, enpresako atal bateko langileei ordaindu beharreko soldatak) eta kostu zuzenak ez diren kostu aldakorrak (adibidez, enpresa bateko produktuak garraiatzeko erabiltzen den erregaiaren kostua).

Kanpo estekakAldatu