Koro Arizmendi

Mexikon erbesteratuko euskal odontologoa

Koro Arizmendi Otaegi (Donostia, 1929Mexiko, 2017ko urriaren 24), Mexikon erbesteratuko euskal odontologoa izan zen, beste herrialdetako erbesteratuei laguntzeagatik eta zapatistekin kolaboratzeagatik ezaguna egin zena.

Koro Arizmendi
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1929
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMexiko2017ko urriaren 24a (87/88 urte)
Jarduerak
Jarduerakdentista

Biografia aldatu

Koro Arizmendi Donostian jaio zen, 1929an. Haren aita Karabineroen kapitaina zen eta, horregatik, Korok eta bere bi ahizpek ia urte osoa Madrilen igarotzen zuten; Euskal Herrira bakarrik udan hurbiltzen ziren. Frankisten estatu kolpeak Arizmendi familia Madrilen harrapatu zuen. Handik Bartzelonara ihes egin zuten eta, ondoren, Frantziara. Marseillatik erbesteratzeko itsasontzi bat lortu zuten, Quanza izenekoa, baina behin Casablancan atxilotuak eta konzentrazio esparru batean entzerratuak izan ziren. Azkenik, 1941ko azaroaren 20an Mexikoko Veracruzera heldu ziren.

Mexiko Hiriko Colegio Madrid eta Instituto Luis Vives instituzioetan ikasi zuen, biak errepublikarrek sortutako ikastegiak. UNAMen odontologia ikasi zuen. Beka bati esker ikasketekin jarraitzeko New Yorkera joan zen. Berriro ere Mexiko Hirian ondotologo bezala hasi zen lanean. Lan horretan lehendabizi Espainiako errepublikanoei, ondoren Amerika osotik Mexikora joandako iheslari askoei lagundu zien. Geroago Ejertzito Zapatistarekin jarri zen harremanetan. Ramona Komandantea ezagutu zuen eta laster zapatisten dentista bihurtu zen; halaber haien ideen propagandista egin zen. Korok beti ideia errepublikarrak eta ezkertiarrak defenditu zituen. Ez zuen seme-alabarik izan.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu